AHTren kontrako berba


2015eko martxoaren 15an

Erri De Luca. Italiako idazle eta poeta tribunaletara eraman dute. Bere aurka LTF enpresa frantsesak (Lyon-Turin Ferroviaire) salaketa jarri du egindako adierazpen hauengatik: “AHT saboteatuko da… Horretarako balio dute zizailek, hain zuzen: erabilgarriak dira oso, hesiak ebakitzeko. Terrorismorik bat ere ez. Oso beharrezkoak dira AHT obra kaltegarri eta alferrikakoa dela ulertarazteko” (Huffington Post). AHTren obrak aurrera doaz Italiako Val di Susan, ehunka polizia eta militarren zaindaritzapean. Gobernuarekiko solasaldiak eta bitartekaritza guztiak bukatu direnean ez da beste biderik geratzen, bere ustez.

Sabotajea. Salaketan Marco Rettighieri enpresako zuzendariak dio idazlea iraganean “legaltasunaren mugetan” zeuden mugimenduetan (Lotta Continua) ibili zela eta politika demokratikoaren hiztegian sabotajeak ez duela sartzerik, tresna eragile legitimotzat. Leporatutako iritzi delituak urte batetik bosterako zigorra dakar. Bere buruaren defentsan, De Lucak dio sabotajeak ez duela esanahi bat eta bakarra, ministerio publikoak exijitzen duen moduan. Eta liburuxka bat idatzi du: La parola contraria (Feltrinelli; gaztelaniaz Seix Barralek argitaratu du), non luma maisuaren legez bere hitzak, gogoak eta ekintzak, oraingoak eta lehengokoak, eta sabotajearen esanahiak modu ederrean plazaratzen dituen.

Hitza eta delitua. “Kontrako berbaren eskubidea erabiltzearren prozesatuko naute. Nire iritzia delitua bada, ez diot betetzeari utziko”. Horixe da bere argudio nagusia. Elkartasun uholde bat sortu da Italia osoan (iostoconerri.net) eta mundu osoan hedatzen ari da. Eta elkartasunarekin batera AHTren kontrako arrazoiak. Amiantorena, besteak beste. Polizia sindikatuek ere salatu dute obren segurtasuna bermatzen duten funtzionario armatuak amianto kutsakor eta minbizidunaren  arriskupean daudela. Izan ere, agintariei urarekin hautsa kentzea otu zaie. “Agian amiantoa uretan disolbagarria dela konbentziturik”, dio De Lucak.
Berandu al da? AHTren auziak belaunaldi batek baino gehiago ezagutu ditu, Val di Susan eta Euskal Herrian. Han eta hemen obrak hasita daude baina oposizio ahotsak ez dira isildu eta ez du ematen errepresioarekin amatatuko direnik. Agintari eta komunikabide nagusiek proiektu atzeraezinak eta ezinbestekoak direla baieztatzen diguten bitartean Donostia-Bilbo bidaia 55 minutukoa izango dela publikoki esan dute duela gutxi. Noiz epaituko dira politikarien gezurrak?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko martxoaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude