Txikleak noiz arte eutsiko dio?

Pobreziari eta gizartearen ezberdintasunei buruzko azken datuek hainbat titulu utzi dizkigute, gehienak kezkagarriak. Lehenik eta behin, pobrezia handitu da EAEn 2012tik 2014ra bitartean, aurreko urteetan baino intentsitate handiagoz gainera.

Esanguratsua da ere azpimarratzea Gini Indizea –gizarte baten barruan ematen diren ezberdintasunak neurtzen dituen adierazlea– bi urteko tartean beste tarte luzeagotan baino gehiago hazi dela. Ez handitu bakarrik, arazoa ez da klase ertainak behera egiten ari direla, behean daudenak gero eta okerrago daudela baizik. Hortaz, ematen du, krisiaren ondorioz kaltetuenak ez direla hainbeste klase ertainak, gizarte-zaurgarritasun egoeran kokatzen direnak baizik.

Datu horietatik abiatuz interesgarria izan daiteke gogoeta egitea euskal gizarte-kohesio ereduaz eta horren mantentzeari buruz. Euskal gizartearen ongizatea bermatzeko ezinbestekoa izan da industriaren sektorea eta horri lotuta dauden soldatak. Momentu hauetan, lan erreforma ezberdinen ondorioz, eredu hau zalantzan dago eta gero eta soldata baxuagoak jasotzen dira industriaren sektorean, nagusiki enplegu berria lortzen dutenen artean, sarritan lantegi berean bi langile talde topatuz: baldintza onak dituztenak eta behin-behineko egoeran daudenak.

Horri lotuta, azken urte hauetan ikusten ari garen tendentzia pobreziaren perfilen aldaketa nabarmena da. Horrela, duela 15-20 urte adinekoak pobrezia tasa handienak pairatzen zituzten taldea baziren ere, krisiaren ondoren pobreziaren perfila izugarri gaztetu da; umeen eta gazteen artean ematen dira pobrezia tasa handienak. Adinekoen egoera azken urteetan mantendu egin da eta zenbaitetan hobetu ere bai, pentsioetan jaitsierarik ez delako eman, eta gainera, batez besteko pentsioaren kopurua gero eta handiagoa delako, horretan ere industria sektoreak zerikusi duelarik.

Egoera kafkiar baten aurrean  gaude beraz, soldata baxuak eta langile pobreak diren gazteak ari dira euren kotizazioen bidez adinekoen pentsio altuak finantzatzen, askotan langile horiek inoiz jasoko ez dituzten diru-kopuruak jasotzen dituzte pentsionistek. Epe ertain eta luzera begira egoera sostengaezina izango da, egoerak hobera egin beharrean okerrera baino ez du egingo hurrengo urteetan, gizarte-ezberdintasunak areagotu baino ez dira egingo euskal gizartean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude