argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
6.000 urteko besarkada
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko otsailaren 26a
IPHES

Grezia hegoaldeko Alepotrypa kobazuloan bi giza eskeleto aurkitu dituzte besarkatuta. K.a. 3.800. urtekoak dira eta George Papathanassopoulos historialariaren arabera, “Neolitoko ehorzketa bikoitzak ez dira batere ohikoak; ziurrenik hau izango da aurkitutako zaharrena”. Gainera, bi eskeletoak elkarri besarkatuta daude eta horregatik, 2014an aurkitu arren, aurkikuntza joan den San Valentin egunean aurkeztu dute, hildakoen postura erromantikoa aitzakia, nahiz eta koban bertan beste arrasto ez hain erromantikoak aurkitu. K.a. 3.200ean leizeko sarrera erori egin zen bertan bizi zirenak azpian harrapatuz eta, hala, gizaki helduen, haurren eta enbrioi baten arrastoak ere aurkitu dituzte.