argia.eus
INPRIMATU
Okelarri agurra
Jon Azpillaga 2015eko otsailaren 19a

Doinua: Agur hainbeste poz
eman duzun.

Bi mila eta hamabostean
otsailak seigarrenean
Roman Okelar joan da mundutik
Santa Ageda gunean.
Herri guztia triste jarri da
egoera ilunean
merezi duen fama izango du
mundutik joan denean.

 

Romanek beti izan du bere
indarra eta kemena.
Nolakoa zen azaldu gabe
hiltzea izan da pena.
Lagun artean alaitasuna
ematea zuen dena
txapelketetan azaldu ez den
bertsolaririk onena.

 

Roman Okelar hil egin zaigu
ibili bere auzoan
bere bizia eskainia du
koplatan eta bertsoan
bere hiletan hainbeste lagun
bildu ginen errezoan
orain betiko goza dezala
zeruko paradisoan. n