Zigorra

Ezinaren mugatik ahalik eta urrutieneko bizimoduko egiturak sortu, sendotu eta iraunaraztea izango da erreformismoaren, ez dakit, helburua ala lanerako modua. Ez dadila ezina gugana hurbildu, ez gaitzala ezinak harrapatu, ez dadila gutaz jabetu, baina ezina, egon badagoela eta, arrisku gorria dela, betiere, jakinean egonik. Eta ezina etorri egin da, bertan dago, eta nahi genukeena nahi bezala egitea zaildu egin zaigu, guztiz ezinezko bilakatu ez esateagatik.

Ezina asmazio huts bat, bazterrak beldurtu, mantsotu eta otzantzeko asmakeria erdeinagarria besterik ez dela diotenak beti izan dira ugari. Espainian demokrazian sartu ginenetik gure artean espezimen hori ugaritzen joan dela segur nago eta, hemen, euskal herrietan ugariago dela esango nuke. Ezina mamutzat hartu dutenak, ukatu egin dutenak, hemen egituratuta bizi izan dira. Nola husten zituzten beren mihi zikin lerdetsuak “erreformista” iraina botatzen ziguten kaiku ahalenek!

Kontua da ezin horren aitortzan, ezina bere osotasunean etxean sartu zaigula kontatzerakoan, beldurra eragin eta zabaltzerakoan, gero eta adostasun handiagoko elkarbizitza adostu dutela kontserbadurismorik gorrienak eta sozialdemokraziarik agerikoenak. Ondorioz politikagintzarekiko zegoen fede urria ia erabat galdu da. Historian erro demokratikorik izan ez dugun herriok, ez gara, oraindik, demokrazia ikasle pattal batzuk besterik. Diktadura desagertu zenetik gure arteko askok demokrazia eta politikagintza bazterrak nahastera zetozen kontu zikin kontsideratu zituzten. Isilik eta tranpan egotea erosoago zitzaien herritar baten eskubide eta beharkizunetan zintzo zailtzea baino. Antipolitika instalatu zen gure artean. Abertzaletasunak ez du horretan ardura gutxi izan, jende asko baitago abertzaletasuna, edozein abertzaletasun, egoera natural eta berezko bat dela uste duena eta abertzaletasuna ez den oro politika dela, jendea gaiztotzeko tresna artifizial zahar bezain pozoitsua.

Podemos jaio, indartu eta gaineratu da Espainia osoan politikagintzaren ustelkeria eta baliorik ezaren arrazoizko ustetan oinarrituta, politikagintza “klasikoa” ukatuz. Hemen, Euskal Herrian, ere, nire uste guztien kontra, badirudi presentzia sendoa duela. Gure arteko politikaren ukatzaileak ezkutatu edo botereratu zirelakoan nengoen, baina nonbait herritar asko galdezka ari dira egin eta lortu dutenaz, alderdi klasiko bat gehiago bilakatu ote diren eta horregatixe arazoek iraun egiten ote duten. Zein eta zeinentzat ote hemengo zigorra?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude