Grezian ongi errotuak omen diren bi kraziaren kontra borrokatuko dela iragarri du Syrizak: plutokrazia eta kleptokrazia. Dagoeneko zenbait neurri esanguratsu eta, zalantzarik gabe, ausart hartu ditu: pribatizazio prozesu batzuk gelditu, gutxieneko soldata igo (568 eurotik 751 eurora), kaleratutako milaka langile publiko berriz kontratatu, pentsiorik apalenei Eguberrietako saria itzuli eta osasun sistema publikoa erabiltzea doako bihurtu, besteak beste. Errotikako aldaketak aginduak zituen koalizio ezkertiarrak aurretik emandako hainbat hitz betetzeari ekin dio, beraz. Pentsatzekoa da traba gogorrak eta etsai fierrak aurkituko dituela urratu berri duen bidean. Long live the European Left.
Ezkerretik, baina, hasiera traketsa izan duela salatu dute hainbatek, alderdi xenofobo-homofobo batekin egin baitu paktua eta estatuaren konfesionaltasun ortodoxoari eutsi baitio. Halaber, herria gobernatzeko hamaikakoan (presidentea eta hamar ministroak) ez dago emakume bakar bat ere. Plutokraziari eta kleptokraziari pitokraziatik egin nahi diote aurre, nonbait. Hasiera alua. Pitoa.