Diru kengarria ala heziketa?

Berriz ere kanta bera al dugu? Werten ministro-keria Europara begiratzeko aitzakian? Europak dena ona du eta AEBek ona dute dena! Zeinentzat? Zertarako? Hau bezalako ministro eta gobernu kopetente-entzat: batetik hiru urteko iraupena duten graduak ezarriko dituzte eta bestetik bi urtera luzatuko dituzte masterrak. A zer mauka! Batetik, Estatuak urte bat gutxiago ordaindu beharko ditu unibertsitateko ikasketak (milioi mordoa aurreztu –ez xahutu/inbertitu–, patrikaratu!?, heziketan lanpostu berriak sortzea saihestu...); bestetik, ikasketek balioa izan dezaten, dirutza bota beharko dute herritarrek (unibertsitateek jasoko dutena...), eta gainera, unibertsitateen artean mailak sortuko dituzte, beti ere, konpetentzien arabera laguntzak, sosak, pribilejioak... etxekoenen artean “demokratikoki eta irizpide publikoetan” oinarriturik banatzeko. Eta ahalegin ukaezin hau dena zertarako eta, graduatuak lan bila atzerrira joateko aukera izan dezaten, Espainian ez dutelako puska batean behintzat taxuzko lan eta soldatarik izango. Kopeta galanta hauek: konpetente ez baino kopetente!

Klaro bada, nola hasiko zen pentsatzen ikasleak motibatzeko programak, eskola moduak, pedagogiak eta gaiak aurkitzea zein berritzea? Zergatik dagoen hainbeste arreta eskasia, hiper eta piper-aktibitate, kontzentrazio falta, antsietate, estres...? Nolaz onar dezakeen eskola komunitateak ikastearen gainetik aprobatzea helburu? Zelan lortu burokratak ez produzitzea? Ikasle batzuk –hontz begirada arretatsua eta garuna ki(e)to– eta beste batzuk loro –errepika-penaren errepikatzaile– ez bihurtzea? Pertsona esanekoak, domestikatuak eta txanpon-begikoak ez egituratzeko jardun hezitzaileak?
Hasi beharko dugu buruz pentsatu eta datorren bezain natural adierazteari zentzu positiboa ematen eta sentimenduak kanporatzeko bihotzari libre hitz egin dezan entrenamendua ematen edo tripetatik ateratzen zaigunari ere bere lekua egiten, ala? Horiek, hirurak (burua, bihotza eta tripak) pentsatzeko eta adierazteko bitarteko ditugunez, hiru garun ditugula aitortu eta bakoitzari bere espazioa utziz, izatea kanporatzeko moduak eta moduak baliatzen ez ezik aitortzen, ezta?

Gizarteak izaera aniztasunean du aberastasuna eta heziketak ezin du preso sartu eta estandarizatu bakoitzaren izateko modua. Ez liguke bat batean garena, ondo eta hotzean pentsatuta garenaz, ordezkarazteak onurarik ekarriko. Bizitza erraztu eta gauza sinpleetatik tiraka eraiki ordez, bide sigi-sagatsuz zaildu eta bizitzeko interesa zapuztea lekarke.

Saiatzea dagokigu, hiru garunak hiru garenak islatzen hezi eta pertsona konpetenteak gizarteratuz, kopetenteen erregetzak errepublika bihurtzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude