Cantata a Ranquil

Txileko historiak ezkutatutako sarraskia bertsotan

  • Bada Txileko historiografia ofizialak gordeta duen pasarte lotsagarririk eta halakoen iturburua, hainbatetan, lurraren jabetza izaten da. Ranquileko sarraskia da horietako bat: Ivan Fernandez historialari eta konpositoreak ikertu eta ezagutzera eman du kantata baten bidez.

Alvaro Hilario Pérez De San Román
2015eko otsailaren 08a
Inchi ińi mapu taldeko kideak urtarrilean izan dira Euskal Herrian Ranquileko sarraskia ardatz duen kantatarekin. Ivan Fernandez (zutik dauden taldekideen artean bigarrena eskuinetik) historialari eta musikariak 1934. urteko matxinada zapalduan hil zituzt
Inchi ińi mapu taldeko kideak urtarrilean izan dira Euskal Herrian Ranquileko sarraskia ardatz duen kantatarekin. Ivan Fernandez (zutik dauden taldekideen artean bigarrena eskuinetik) historialari eta musikariak 1934. urteko matxinada zapalduan hil zituzten 214 laborari eta maputxeren hilketa salatzeko baliatu du lana.

“Txilen izandako matxinadetan hildakorik izan bada, herriak jarri ditu. Gure lurraldea, Araukania, ez da salbuespena. Estatu politika okerren erasoak pairatu behar izan ditugu, baita ondorioak ere”, esan du Ivan Fernandez historialari eta musikagile txiletarrak. “Baditugu hainbat gertaera historiko erabateko isiltasunak gordeta, guztiz lotsagarriak direlako. Gutxik ezagutzen dituzte 1934ko gertaerak; gutxi dira, beraz, Malleco probintzian, jauntxo eta nagusien gehiegikerien kontra matxinatu zirenean, 200 bat laborari eta maputxe hil zituztela dakitenak. Cantata a Ranquil sekula kontatu ez den historia kontatzea da”. 2015aren hastapenetan Katalunian eta Bilbon aurkeztu du, berak zuzentzen duen Inchi iñi mapu –“Lurra gara”, mapudungunez– musika taldeak lagunduta. 2000. urtean jaiotako izen bereko kultur elkarteak sortu du taldea eta “talentu handiko” zazpi gaztek –horietako bi dira maputxe– osatua da.

Bi dira kantata sortzeko Fernandezek egin dituen lanak: memoria historikoan arakatzea eta, horrek emandako datuetan oinarrituta, gertaeren kontaketa berreraikitzea, elementu artistikoak baliatuz. Baliotsuak dira oso ikerketaren emaitzak: besteak beste, sarraskitik bizirik atera ziren azken bi pertsonak elkarrizketatzea lortu zuen –90 urte baino gehiago dituzte jada–, baita matxinatu baten semea ere, egun Historia irakaslea dena. Testigantza horiek baliatuz eta beste biktimen ondorengoek emandako informazioari esker, hildakoak 214 izan zirela zehaztu ahal izan zuen, adibidez: “Nire iritziz, lan hau guztia egia irudikatzea da; sentitzen ez ditudan gauzarik idazten ez dakit; bizi izaten ditudanak ditut abiapuntu, inspirazio… Eta sarraski hau oso gai indartsua da. Ikerketaren azken fasean, duela urte bi, gertakariak eman ziren tokira gerturatu nintzen. Bertan nengoela, ekaitzaren erdian, atxilotuek epaitegiraino egin behar izan zuten bidaia asmatzen saiatu nintzen; oroitzapenak hunkituta laga ninduen: kantata jotzen dudan bakoitzean, berdin gertatzen zait”.

XVII. mendean sortutako generoa izan arren, kantata XX.enean Hego Amerikan berragertu egin zen, arazo sozial eta politikoak jomuga hartuta. Ospetsuak dira, esaterako Luis Advisen Cantata de Santa María de Iquique –Quilapayun taldeak taularatzen du– eta El canto para una semilla, Alejandro Guarelloren Cantata de los derechos humanos edota Inti Illimaniren Rosa de los vientos. Bide beretik datorkigu Ivan Fernandezek idatzi eta konposatutako Cantata a Ranquil: “Araukania ez da sekula menderatua izan. 300 urtez ekin zioten bere biztanleek inbaditzaileen kontrako borrokari. Ez da, beraz, inportantzia gutxiko gaia. Badugu aldarrikapenaren kultura eta historia hori eta kantatan islatu dut. Gertaerak dagozkien testuinguruan kokatzeko dago lanaren sarrera. Gero, alde musikala eta Lonquimay komunan, Mendikatean, gertatutakoen berri ematen duen deklamazioa ditugu”.

Begirunea eskatzen duen herria

Araukaniako hiriburu den Temucon bizi bada ere –Txileko IX. Eskualdea, Cautin eta Malleco probintziek osatua, Wallmapu erdian–, hegoaldean jaioa da Fernandez, Puerto Montt hiritik hainbat kilometrora: “Zazpi urte daramatzat 1969ko martxoan izandako Pampa Irigoineko sarraskia ikertzen. Nahi dut hura bizi izan zutenek esperientzia partekatzea, beren ondorioak ateratzea eta ekarpenak egitea. Gaur, lehen bezala, pobrezia, aukera falta edota oso leku urrian jendea metatzea –bospasei familia maputxe hektarea bakoitzeko– ditugu arazoen sorburu”. Fernandezen aburuz, gaur egungo egoerari begira, jatorrizko herriak “aldarrikapen eta pobrezia arintzeko garaian” daude: “Goseak ez du pentsatzen, ez du teoriak garatzeko balio; gosea etsipena eta estuasuna baino ez da. Solidario izan behar dugu. Gure lurraldea probidentziak bedeinkatua da; ederra da eta jendearen epeltasuna ere badauka; jatorrizko herriak zintzoak dira, dagozkien bidezko eskubideak galdegin, besterik ez dute egiten: duintasunez bizitzea, beren nortasunak merezi duen begirunea izatea”.

Pinochet jeneralaren diktadurak eragindako oinazeak eta erbestea ezagutzen ditu eta Estatuak egoera aldatzeko baliabide nahikorik baduela dio. “Aitortu behar dugu egun dugun intendentearen [eskualdeko gobernuburua] lana; jatorrizko maputxea den Francisco Huenchumillak (Democracia Cristiana) lortu du maputxe auzia Txileko agenda politikoan kokatzea. Politikariek justizia sozialaren banderari eusten diote hauteskundeak datozenean, baina behin hautatuta, gaia zokoratu eta ahaztu egiten dute. Egungo eskualdeko Gobernuak berriz, segitzen du maputxe auziari irtenbideak eman nahian, gaia estatuko zereginen artean jarriz. Begiratu, esaterako, zer egin duen jatorrizko herriek parlamentuan beren ordezkariak eduki ditzaten. Gatazkak konpondu ahal izateko abiapuntua litzateke”.

XIX. mendearen amaieran Argentinak eta Txilek maputxeen lurrak bereganatzeko kanpaina militarrak bukatutakoan, antzinako Wallmapu 500.000 hektareara murriztu zen, txiletarrek inposaturiko komunitateetan antolatuta. Hegotik iparrera Valdivia eta Concepcion hirien arteko eremuan sakabanatuta daude komunitateok eta eskualdearen zentroa Temuco da. Gaur gatazkaren erdigunean jarraitzen du, duela 81 urte bezala, gerran lortutako lurrak kolonizatzeko prozesuak, zeinak leku barik laga zituen maputxeak. “Kantataren bertso batean esaten dut: ‘En tierra buena viví, pero sin ninguna pertenencia, la mano del escribano me atropelló la conciencia’; eskribau askok desjabetzea laguntzeko argudio juridikoak sortu zituzten. Munduko leku guztietan, pobrearen eskuzabaltasunak aberatsaren handinahiari ematen dio jaten: bestearen gabeziak mantenduz, kontrolpean daukate egoera”.

Maputxeen betiko arerioei –latifundistak, Estatua– beste batzuk gehitu zaizkie azken hamarkadetan: basoak ustiatzen dituzten enpresak eta Endesa bezalako hidroelektrikoak, adibidez: neurri handiko etsaiak, mundu mailako ekonomian Txileko Estatuak nahi duen kokapena eskuratzeko laguntza handikoak direnak: “Arazoaren beste alde bat dugu hori. Basoak ustiatzen dituzten enpresak beren irudia garbitzen saiatu badira ere, kapitalismo basatia eta maltzurra da beraiena. Ez naiz kapitalismoaren kontrakoa, kapitalismo solidario eta kooperatiboaren aldeko apustua egiten dut. Berarena ez den guztia suntsitzen duen kapitalismo hori ez da nirea. Harritzekoa da jatorrizko herriek –Araukanian edota Pascuan, adibidez– egunero pairatzen duten egoera, beren kontrako etengabeko erasoa. Nik indigenen autodeterminazio eskaera eta oinarrizko gabeziak desagerrarazteko irtenbideen aldeko gatazka islatu nahi izan dut”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Musika  |  Maputxe herria  |  Txile

Musika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-15 | Julia Eckhardt
Eliane Radigue
"Egin nahi dudan musika soinutik harago doa"

Ekainaren 28an kontzertu atipikoa antolatu zuen Tabakalerak Kinestesia: mugimenduaren logika programaren barruan. Occam Delta plazaratu zuten Julia Eckhardt, Yannick Guédon eta Emmanuel Holterbach musikariek, soinuaren eta musikaren esentzia bilatzen duen lau piezako kontzertua, Eliane Radiguek konposatutako lanak ezagutzeko primerako aukera eskaini zuena: musikari sailkaezin hau hobeto ezagutzeko aukera duzue ondorengo lerroetan, Donostian bere lanak interpretatu zituen Julia... [+]


Mugarik gabeko rocka

Zozo taldeak lehen diskoa kaleratu du, lan ederra. Post-rock eta hardcore kutsuko doinuak jotzen dituzte, adore, grina eta kemen handiarekin. Mugarik ez duen rocka da azken batean, soinu eta zarata bitxiz osatuta.

Gitarra, baxu eta bateria indartsuak, doinu errepikakorrak, distortsioa, esperimentazioa, oihuak eta aieneak entzun daitezke kantetan. Erritmoak sendoak dira, eta bat-bateko aldaketak eta mozketak gertatzen dira. Kantak oro har biziak dira, eta batzuk poliki edo lasai samar hasi... [+]


2018-07-15 | Malen Aldalur
Ongarri bihurtuta datoz

Konpost taldearen kontzertuaren kronika. Kalea guztiona da horma marrazteko ekintzaren baitan. Uztailaren 6an, Zumaian.
Hurrengo mural pintaketak: uztailak 13, ostirala, Grace of Dionysus taldearen disko berriaren aurkezpena.
Uztailak 21, larunbata, Son. Lt doinu latino dantzagarriak.


2018-07-12 | dantzan.eus
Laida Pilota ikuskizuna aurkeztu du Pier Paul Berzaitzek

Pilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik.


2018-07-12 | ARGIA
Alfonso Gil zinegotziak BBK Live jaialdiaren albo kalteak konpontzeko promesa bete ez duela salatuko dute

Bilboko Altamira auzoko 'Guztientzat' auzo elkarteak deitu du mobilizazioa, BBK Live jaialdiaren lehen egunean. Makroekitaldiak gertuko auzoetan eragiten dituen kalteak eta Bilboko Udaleko Alfonso Gil zinegotziak horiek konpontzeko egindako “promes faltsua” salatuko dituzte.


2018-07-11 | ARGIA
BBK Live jaialdiak inguruko auzoetan eragiten dituen arazoentzat irtenbidea eskatu dute auzotarrek

Agindutakoaren kontrara, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak arazoei konponbiderik ez diela eman jakinarazi du Altamirako ‘Guztientzat’ auzo elkarteak.


Omenaldi entretenigarria

Datorren abuztuaren 25ean, Leonard Bernstein jaio zenetik 100 urte betetzen dira, eta XX. mendeko musika-kultura amerikarraren erreferente izugarri honi omenaldia egiteko, Arriaga Antzokiak kontzertu-espektakulu ikusgarri bat antolatu zuen. Nire ustez, figura honen kalitate eta talentu miresgarriak ez dira  behar bezala goraipatzen, agian publikoak Bernstein lotzen duelako genero konkretu batekin, film musikalekin hain zuzen ere, kontutan hartu gabe konpositore honen produkzio oparo eta... [+]


Victor Jara musikaria hiltzeagatik bederatzi militar txiletar kondenatu dituzte

Txileko armadako bederatzi kide kondenatu dituzte 1973ko irailean Victor Jara kantautore ezkertiarra hiltzeagatik, baita orduko espetxe-zuzendari Littré Quirogaren hilketagatik ere.


2018-07-04 | ARGIA
BBK Live salatu du kontsumitzaile elkarte batek, kanpoko janaria sartzea debekatzeagatik

FACUA kontsumitzaile-elkarteak BBK Live festibala antolatzen duen Last Tour enpresa salatu du, ez duelako uzten kanpoko janaririk eta edaririk sartzen musika-jaialdia egiten den eremuan.


2018-07-03 | Antxeta Irratia
Psilocybe musika elkarteak 25 urte bete ditu

25 urte bere ditu Hondarribiko musika elkarteak, eta urteurrenaren ospakizunerako ikasturtean zehar hainbat kontzertu eta gaualdi antolatu dituzten arren,  Amutaldeko musika entsegu lokaletik atera eta kontzertu andana anolatu dituzte uda hontarako.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude