Jendartea gertu elkarlanerako

  • Euskal komunikazioaren esparruan erreferentzia diren Argia Sariak elkargunerako tresna izan dira beste behin ere, urtarrilaren 30ean Usurbilen. Saridunak jakiteko ikusminetik harago, gizarte eta kultur eragileen artean hartu-emana estutzeko balio izan zuen ekitaldiak.


2015eko otsailaren 08an
Ezker-eskuin, goitik behera: Gartzen Garaio (Aiaraldea), Nagore Uriarte (IDEMtitateak), Xabier Sagardia (Entzun!), Titto Betbedere (Euskal Irratiak), Iñigo Martinez (Entzun!), Angel Oiarbide eta Ainhoa Mendibil (Gure Esku Dago), Jose Luis Aizpuru (Euskal
Ezker-eskuin, goitik behera: Gartzen Garaio (Aiaraldea), Nagore Uriarte (IDEMtitateak), Xabier Sagardia (Entzun!), Titto Betbedere (Euskal Irratiak), Iñigo Martinez (Entzun!), Angel Oiarbide eta Ainhoa Mendibil (Gure Esku Dago), Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak), Izar Mendiguren (Aiaraldea), Jon Aranburu eta Nekane Zinkunegi (Zebrabidea).Dani Blanco

Euskal komunikazioaren ispilu ez ezik, herri mugimenduetako eta kultur esparruko eragileen artean ere erreferentzia dira Argia Sariak. Hala, aurten, besteak beste ekonomia sozialarekin loturiko talde eta kooperatiba eraldatzaileak batu zaizkie Usurbilgo Atxega Jauregian bildutako komunitate zabalari.

Argiak transbertsalak diren hainbat baloretan jarri du indarra azken urteetan (irakurri Estitxu Eizagirre zuzendariaren hitzaldia 45. orrialdean) eta jendartean eragitea helburu izaki, jendarteak gertu behar du izan. Koherentzia horrekin beraz, Argia Sarien ekitaldia harremanak estutzeko plaza paregabe bilakatu zen urtarrileko azken ostiralean, bazkari baten bueltan.

Sari berak, izen berriak  

Orotara sei sari eman ditu aurten Argiak eta horietako biri izena aldatu die. Lehen Telebista zena, orain Ikus-entzunezkoen saria bihurtu da, euskarriari baino komunikazio alorrari garrantzia emanez. Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioa izan da aurtengo saritua.

Bestetik, Publizitate saria zena Sustapen Ekintza da orain, komunikazio esparruko ekimen gehiagori  aukera eman eta ideia konkretuak zabaltzeko kanpaina arrakastatsuak saritzeko asmoz. Eta zer arrakastatsuagorik 2014an Gure Esku Dago ekimena baino? Ainhoa Mendibil ekimeneko komunikazio arduraduna harago joan zen eskertza hitzaldian: “Sustapen ekintza aipatu duzue, ea egunen batean gu ere sustapenetik gauzapenera pasatzen garen; gaur borondatea eta bihar erabakia”..

Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten: “Elkarlanak jarraitzen du –azaldu zuen Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuruk–. Badakizue aurten ere hauteskundeak direla? Ez soilik maiatzean, baita martxoan ere”.

Entzun! aldizkariarentzat izan da aurtengo Prentsa saria: “Adi Entzun! @entzuner saridun! #ArgiaSariak15”, halaxe zoriondu zituen twitterrez @Exprai marrazkilariak musika kazetakideak. Irratia saria berriz Arrosa sareko uhinetan entzuten den Zebrabidea-rentzat izan da, eta Aiaraldeko Komunikazio Leihoak jaso du Merezimenduzkoa.

Modu ofizialean ez, baina bai inplizituki, beste sari bat ere izan zen: Kike Amonarrizek jasotako txalo zaparrada, 34 urtez Argian txistegintzan jardun ondoren Azken Txorakikeriak liburuarekin kolaborazio horri amaiera eman baitio tolosarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude