Urtarrilaren 2an bihotz artifiziala jarri dioten 68 urteko gaixo batek senda-agiria jaso zuen, Frantzian. Azken bi urteotan bihotz artifiziala ezarri dioten bigarren pertsona da. Lehenak 76 urteko zeuzkan eta 74 egun baino ez zuen iraun, gorputzeko beste atal batzuk oso kaltetuta baitzituen, antza.
Urtarrilean senda-agiria jaso duen gaixoak berriz, gazteagoa izateaz gain, egoera onean ditu beste gorputz atalak. Hala, medikuek uste dute bizimodu egokia izateko aukera edukiko duela.
Carmat izeneko bihotz artifizialak hiru kilogramoko pisua du, eta elektrizitatez hornitzeko bi bateria ditu. Gaixoak errebisio arruntak baino ez ditu egin behar izango, eta erabat autonomoa izan da eguneroko bizimoduari dagokionez.