Oraingoan Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo Udalak salatu ditu, udaleko aktak euskaraz egiteagatik. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeagatik salatu du berriz, Zeraingo Udala, eta gauza bera gertatu zitzaion Berastegiko Udalari.
Astebete lehenago Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zizkion kontuak euskara plana aurkeztu eta biharamunean: Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak iragarri zuen auzitara eramango zuela plana, gaztelania baztertzen zuela argudiatuta.
Maren Belaustegi Uemako lehendakariaren ustez, euskararen ofizialtasuna bera zalantzan jartzen du Urquijoren jokabideak. Espainiako ordezkariak ez du onartzen gaztelaniarik gabeko euskararen jardunik administrazioan. Uemako lehendakariaren iritziz, Urquijok kolpea jotzen duen bakoitzean udala babestea ez da nahikoa, edonolako administrazio babesteko neurri juridikoak aurkitu behar dira.