Pauso bat gehiago eremu ez-euskaldunean D eredua zabaltzeko

Nafarroako Parlamentuan gehiengoak onartu du euskarazko irakaskuntza eremu ez-euskaldunean, sare publikoan, emateko aukera. Proposamena PSN, Ezkerra eta Geroa Bairena izan zen eta Bildu eta Aralar-NaBaik baiezkoa eman zuten. Batzordean onartu dute eta azken txanpa falta da: osoko bilkuran baiezkoa ematea. Litekeena da hil honen bukaeran onartua izatea. Beste kontu bat da 2015-2016 ikasturtean abian jartzeko denbora emango duen. PSNk UPNren laguntzarekin aldaketa bat sartu du legean, eta horren arabera, gobernuak erregelamendu bat egin beharko du D ereduko ikasgela abian jartzeko behar den ikasle kopurua zehazteko.

Bestalde, Parlamentuko batzordean ikastolekiko jokaeraz eztabaidatu zuten. Geroa Bai, Bildu eta Aralar-NaBai ikastolen garraioa eta jantokiak gobernuak ordaintzearen alde agertu ziren, eta aldiz, PSNk eta Ezkerrak ez zuten ontzat eman. PPk eta UPNk ikastolen alde hitz egin dute oraingoan, sare publikoan euskarazko irakaskuntzak biderik egin ez dezan, jakina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude