argia.eus
INPRIMATU
Euskal antzerkigintza
Oihana Bartra Arenas 2015eko urtarrilaren 21

Sarri egonagatik
kulturari atxikiak
hunkitu arren dantzak,
teatroak, trikitiak..
Ikuskizunak dira
masentzako eraikiak
ta funtsezkoak dira
gure erritual txikiak.

Umezaroan jarri
daiteke lehen harria
herriko antzerki talde
xume batean jarria
behetik sortzea da
lehenengo ezaugarria
herrigintzan baitago
guztiaren oinarria.

Zertarako antzerkia
euskaraz egiten hasi?
Zertarako egin negar,
barre, algara, garrasi?
zertarako inorengan
hunkidura sorrarazi?
Bada, nahi dugulako
garena adierazi.


* MU-HUHEZIk antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan jarritako bertsoak.