Aliziak baino fantasia gehiago

  • HARKAITZ CANO :: Telefono kaiolatua

    Alberdania, 1997

Gauza serioa da, baina parrimurria eskapatzen zait niri: “1994. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua: Kea behelainopean bezala izeneko poema-bilduma. Urte hartan bertan argitaratu zuen Pavlov-en txakurrak saio hibridoa. 1995ean, Radiografiak ipuin-liburua eta Beluna jazz nobela argitaratu zituen. Euskaldunon Egunkarian ere irakur daitezke bere idazlanak. Gaur egun Zuzenbide ikasketak egiten ari da”. Eta ez 55 urtetik gorakoentzako programa batean: 1975ean jaioa, 22 urtetxo baino ez zituen Harkaitz Canok Telefono kaiolatua argitaratu zenean, 1997an, eta bibliografia hori jarri ahal izan zuenean liburu-hegalean. Eta auskalo nork pasatzen zizkion Zuzenbideko apunteak. Ez baita ulertzen bestela.

Esan nahi dut, Rimbaud euskaldunik bada, Cano izan daitekeela hautagai nagusia; bikaintasuna eta loria hogei urteen bueltan lortzen hasi zen gure idazlea. Denek ez zuten berehalakoan ikusi. Edo aitortu zioten bibliografia gorabeheratsua. Garai hartako kritika batek konparatu zituen Telefono kaiolatua eta Beluna jazz aurrekaria: “Liburua interesgarria bada ere, gustora irakurri badut ere, aitortu behar dut ez duela bete lehengo eleberria irakurtzean sortu zitzaidan ikusmina”. Milurte berriko hamabosgarren honetatik, iruditzen zait pareko zahartu direla biak: lehen irakurketa hartako zirrara berritzen dizutela, alegia, Aldatz behera itsasoan, Koltxoia edota Whisky & Nolotil ipuinek.

Ipuinak eta poemak, baina iruditeria partekatzen dutenak: Heineken –begiak erabat zabalik zituela hil zen bati betazaletan txapak jartzeko–, Gillette –Jimi Hendrixek kopetan alderik alde ebakia egin eta koka xehetua zinta batean jarri ondoren zinta hori buruan lotzeko–, Camel –geltokiko orratz-zainaren alabaren ahoan kokatzeko–. Poetika moduko bat aurkezten dutenak, auskalo Canorena, gutxienez idazle berrientzat: “Urrutira joan zinen, urruntasunean zure idatzietarako ihesaren lasaitasuna aurkituko zenuelakoan. Iragana, hutsean emandako pauso bat zela-eta, ahaztu egin nahi zenuela. Ez zenuen oraindik ikasi etorkizuna iraganera heltzeko lasterbide bat baino ez dela”. Eta ipuin batean aurki daiteke liburuak uzten duen inpresioa: “Aliziak baino fantasia gehiago nuela buruan”. Horiek gutxi balira, bozgorailuetatik Beti Mugan taldearen musika ozena: moztu ilea ispilu atzean etzanda daude zure begiak.

Ezin erabat objektibo izan, beraz, liburu honekin. Diru propioarekin erositako lehenetakoa, memoria literarioan geratuko da portada lila-arrosa, ukigarria, Olariagaren hiru telefono poste harilkatuekin. Eta orduko irakurle hura, bertan betirako kaiolatua.


ASTEKARIA
2015eko urtarrilaren 25a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude