argia.eus
INPRIMATU
Zimelkor
Jakoba Errekondo 2015eko urtarrilaren 14a

Landare batzuek ohitura berezia dute: zimelkorrak dira, martzeszenteak. Hostoak zimeltzen dira, baina ez dira erortzen eta hurrengo udaberria iritsi artean bertan zintzilik irauten dute. Izerdi berriak begiak puzten dituenean txortenaren heldulekua hautsiko da, eta erori. Ametza (Quercus pyrenaica) eta erkametza (Quercus faginea) dira zimelkor ezagunenak. Xarma (Carpinus betulus), gaztainondo (Castanea sativa) eta pago (Fagus sylvatica) batzuek ere joera hori erakusten dute. Ederki jantzita igarotzen dute negua zuhaitzok. Argazkikoa Zeraingo Ostatuko pago hesia da, oraintxe dotore.