Ez

Egun eguzkitsua egiten du eta herriko plazan elkarren artean hitz egiten ari den lagun talde bat dago. Batzuk algaraka ari dira, beste batzuk aldiz, haien burua nola kokatu asmatzen dabiltza. Batek keinu trakets bat eginda ondokoarengana gerturatu nahi du, baina ez du lortu. Laguna bestelako kontuetan dabil eta haren arreta lortzen ez duela ikusirik lurrera begira geratu da.

Lurrera begira dagoenarengana pertsona bat gerturatu da. Besaburuan eskua jarri eta: “Zer moduz lagunekin? Zertan ari zarete?”, galdetu dio. “Muxu bat emadazu laztana”, gehitu du jarraian. Lurrera begira dagoenak “ez” batekin erantzun dio. Taldeko beste kideak urduritu dira. Batek bere burua bestearen egoeran islaturik ikusi du, baina isilik geratu da; halakoak berean hain dira arruntak ezen ondokoa izozturik begiratzea izan dela barneak utzi dion erantzun bakarra. Etorri berriak ahotsa altxatu eta, “aizu! emadazu muxu bat!” aginduaren ondoren “ezetz!” erantzuna jaso du. Besotik gogorrago heldu eta antsietate puntu maltzur batekin lurrera begira zegoenari muxu bat ematea lortu du. Bitartean, besoen artean dagoena gorputz guztia astinduz askatu nahian dabil. Azkenean lortu du eta negarrez aldendu da.

– Zer pentsatzen duzue egoera horren inguruan?
 

Hasierako hitzei azalpen txiki bat gehituko diot: plazan bildutako lagun koadrila 3-5 urteko haurrak dira. Muxu eske gerturatu zaiona izeba-osaba, aitona-amona edo familiako lagun bat da.

– Eta orain, nola kokatzen ditugu gure buruak?

Gure herriko karriketan eta etxeetan sarri ematen dira horrelako egoerak. Familia inguruko norbait inguratu eta muxu eske baino baimenik gabe haurrari muxua lapurtzera joaten da. Umeak, askotan, ez du muxu hori eman nahi, baina gehienetan, bere borondatearen kontra jasotzen du. Besoetan hartzen duena handiagoa da, indar gehiago du. Helduek beste begirune batekin ikusten dituzte haren desioak, beste maila batean egongo balira bezala, eta ezetza egon arren, horra doaz beso handi eta ezpain hezeak. Batzuetan “ez” esaten ausartzen da haurra, inguruko kexa eta azalpenen artean: “Barka iezaiozu, gaur egun okerra dauka”. Kasu batzuetan haurra urduri dago eta lotsaz edo etsipenez ez du ezer esaten.
Gordinki, nik indar eta botere gehiago duten pertsona batzuen nahiaren asetzea ikusten dut, maitasunarekin edo afektuarekin zer ikusi gutxi duen ekintza bat. Hori bai, handitan muxuen eta bestelakoen aurrean “ez” hitza errespetatzea nahiko dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude