Bi beltz badiako kaian eserita

Black is beltza komikiko marrazki bat. Izen bereko proiektua kari, Harkaitz Canoren hitzaldia eta Fermin Muguruzaren eta Ruper Ordorikaren arteko topaketa antolatuko dituzte.
Black is beltza komikiko marrazki bat. Izen bereko proiektua kari, Harkaitz Canoren hitzaldia eta Fermin Muguruzaren eta Ruper Ordorikaren arteko topaketa antolatuko dituzte.

Black is Beltza nobela grafikoaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bilbon, Alondegiko erakusketa zabaldu zenetik. Izan ere, Black is Beltza ez da nobela eta haren inguruko erakusketa soila, proiektu zabala baizik. Musikariak, idazleak, marrazkilariak eta abarrek esku hartu dute ekitaldiotan eta, bakoitzak bere ekarpena egin dio Fermin Muguruzak eta Harkaitz Canok idatzi eta Jorge Alderete argentinarrak marraztu duen nobelari. Garai jakin baten inguruan murgildu dira parte hartzaileak, XX. mendeko 60ko hamarkadaren aztarnetan gertatutakoan hain zuzen, eta orduko mugimendu politiko eta soziala, musika eta kultur iraultza, munduaren eraldaketaren alde eta arrazakeriaren kontra borrokan aritu zirenen gaineko kanta osatu dute, garai hartako soinu banda, Otis Redding-en Respect kanta ardatz.

Urtarrilean izango da oraindik erakusketaz eta ekitaldiez gozatzeko parada. Horietako bi ekarri ditugu orriotara: Harkaitz Canoren Fruitu Arraroak errezitaldia eta Ruper Ordorikak eta Fermin Muguruzak izango duten topaketa, Otis Redding Badiako Kaian eseri zen izenpean egingo dena.

Harkaitz Canoren errezitaldia, Fruitu arraroak, urtarrilaren 16an izango da. Uste denez, fruituak zuhaitzetik gertu erortzen dira baina ez da beti hala izaten arbola maldan behera dagoenean. Horrelakoetan litekeena da fruituak arbolatik urrun azaltzea. Harkaitz Canoren ustez, halaxe gertatzen da artearen munduan ere.

Aski ezaguna dugu idazleak duen musikarekiko zaletasuna, bere literaturan musikaren erreferentziak behin eta berriz agertu izan baitira. Black is Beltza nobela grafikoaren gidoia ere horren adibide dugu, komikian etengabekoak baitira garai hartako musikari, kanta eta jaialdi erraldoien erreferentziak. Fruitu Arraroak errezitaldian nobelan inspirazio iturri izan dituzten kantak, eta alderantziz, kantek inspiratu dituzten nobelak eta filmak izango dituzte mintzagai. Zinemak, musikak eta literaturak etengabe elikatu dute elkar, idazlearen ustez.

Bigarren hitzordua urtarrilaren 22an izango da: Ruper Ordorikaren eta Fermin Muguruzaren arteko topaketa musikatua. Otis Redding Badiako Kaian eseri zen izenpean, abeslari biek elkarrizketan jardungo dute. Bernardo Atxagak idatzi eta Ruper Ordorikak abesten duen Berandu dabiltza abesti ezaguna eta profetikoaren inguruan murgilduko dira solasaldi musikatuan, Otis Redding Badiako kaian eseri zeneko hartan, hain zuzen ere. Ordorikak musika beltzaren eragina, kantak egiteko duen eskarmentua, bertsioak egiteko plazera, eta dibertsioak zein intuzioak bideratutako jolas eta gutiziak izango ditu mintzagai.

Hitzordu biak Bilboko Alondegiko lehen solairuan izango dira, Jarduera Osagarrien Zentroan, erakusketa bera paratuta dagoen espazioan, hain zuzen. Sarrera doakoa da baina gonbidapenak aldez aurretik ere eska daitezke nahi izanez gero, Alondegiko Infopuntuan.

 

Fruitu Arraroak

Hizlaria: Harkaitz Cano.

Noiz: urtarrilaren 16a.

Non: Bilboko Alondegia.

 

Otis Redding Badiako Kaian eseri zen

Topaketa: Fermin Muguruza eta Ruper Ordorika

Noiz: urtarrilaren 22a.

Non: Bilboko Alondegia.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude