argia.eus
INPRIMATU
Agatha Christieren kaligrafia irakurtezina
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko urtarrilaren 14a

Agatha Christie (1890-1976) oso idazle emankorra izan zen: 66 misterio eta hilketa nobela argitaratu zituen. Baina idazle ingelesak eskuz idazteko zailtasun handiak zituen, disgrafia izeneko koordinazio arazoa medio. Haren eskuizkribuak irakurtezinak ziren. Krimenaren erreginak laguntzaile bat izan zuen beti alboan, eta hari diktatu zizkion argitaratutako lanak.

2004an idazlearen alaba Rosalind Hicks hil zenean, Christiek eskuz idatzitako hainbat koaderno aurkitu zituzten familiaren etxean. John Curran artxibozaina idazlearen zirrimarrak dezifratzen hasi zen orduan eta, besteak beste, Hercule Poiroten bi istorio berri aurkitu zituen.