argia.eus
INPRIMATU
Jardun euskara elkartea: gogoetaren ondoren lanean hasteko garaia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko abenduaren 29a
2014ko hondarrean egindako gogoeta prozesuko saioetako bat.
2014ko hondarrean egindako gogoeta prozesuko saioetako bat.

Bergarako Jardun euskara elkarteak bi gako jarri ditu mahai gainean: Euskararen beharrak orain dela 25 urteko berberak al dira Bergaran? Jardunek orain dela 25 urteko funtzio eta antolaketa eredu berbera izan behar al du gaur egun? Udazkenean hainbat gogoeta saio egin dute. Elkarteko hainbat kideren balorazioaren arabera, herritarrek ilusioz eta lanerako gogoz hartu dute parte eta aurrera begirako konpromisoak hartu dituzte. Euskarak herrian dituen erronka berriei modu eraikitzailean erantzun eta normalizazioan aurrerapausoak emateko asmoz, lau lantalde sortu dituzte:
-     Euskararen normalkuntzan aurrerapausoak emateko garatu behar diren balioez hausnartu eta horien baitako diskurtsoa eta mezua garatuko duen lantaldea.
-    Elkarte bizitza parte-hartzaileagoa, autonomoagoa eta komunikatiboki eraginkorragoa izango den elkartea gauzatzen hasteko lantaldea.
-     Euskararen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizaziorako ekintza eta ekimenen taldea.
-     Aisialdiaren eremuan proiektu berri bat garatzen hasteko lantaldea.