Etnokoreologoa

“Erabaki duzu zer ikasiko duzun?”. Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. “Eeeeee... baaaaaaa... zeeeeeraaaaa... niiiiiiiiik...”. Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela joan esplikatzeko zailtasunak gutxi ez, eta gainera, bizitzako bigarren erabaki garrantzitsuena hartu behar duzula gogorazten dizute. Oscar Matzerathekin akordatzen nintzen ni horrelakoetan. Ume-moko zela bere burua eskailaretan behera bota eta hazteari utzi zion Oscarrek. Hark bai jakin!

Nik handitan zer izan nahi nuen jakin nuenerako hogeita hamar urte paseak nituen. Aurretik ezinezkoa zitzaidan nire bokazioa identifikatzea, munduan ofizio hori zenik ere ez bainekien. Halako batean izen arraroko lanbide baten berri izan nuen eta berehala ulertu nuen horixe zela nire ametsetako lanbidea. Poza eta pena, biak batera eragin zizkidan aurkikuntzak. Bokazioa deskubritu izanaren poza, niretzat berandu ote zen sentipenarekin zapuzten zen. Handitan zer izan nahi nuen jakin nuenerako, inork ez zidan horri buruz galdetzen.

Datorren urtarrilaren 17an Jean Michel Guilcher etnokoreologo handia omenduko dugu Donostian. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko dantzei buruzko ikerketa sakon eta sistematikoak egin ditu, eta horiek ezagutzeko iturri agortezina da bere lana. Bretoia da bera eta Frantziako Estatuko dantza tradizionalak izan ditu ikergai bere bizitza luze bezain oparoan. Hogeita hamar urtetik gora zituen Guilcherrek dantzaren ikerketan buru-belarri sartu zenean. Bizitza luzea eta oparoa, bai horixe, 1914ko irailaren 24an jaio baitzen, eta ehun urte bete ditu aurtengo irailean. Mende bat bizkarrean eta lanean segitzeko adorea du oraindik Jean Michel Guilcherrek, seme-alaben laguntzarekin bere etnokoreologia lanak zuzendu eta osatzen jarraitzen omen du.
Etnokoreologoa. Horixe da handitan izan nahiko nukeena. Dantza ikertzaileak dira etnokoreologoak, dantza antropologiatik ikertzen dutenak. Etnokoreologoak ezagutu ditugu bakar batzuk inguruotan, izen hori baliatzen ez bazuten ere. Dozena urte pasa da etnokoreologiaren berri izan nuenetik, eta oraintsu hasi naiz pentsatzen akaso oraindik garaiz nabilela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude