Lau milioi litroko ur biltegia antzinako Erroman

Erromako metroaren C linea eraikitzeko lanetan, 35 x 70 metroko ur biltegia aurkitu dute. Ziurrenik nekazaritza enpresa baten laboreak ureztatzeko erabili zuten, baina inguruko ibai baten uraldiak geldiarazteko eraiki zutela dioen hipotesia ez dute baztertu. Aurkikuntzak garrantzia du, batetik, orain arte aurkitutako Antzinaroko ur biltegirik handiena delako. Eta, bestetik, San Giovanni auzoan dagoelako; Erroman iraganeko arrasto faltarik egon ez arren, inguru horretan ez dira orain arte Antzinaroko egiturak aurkitu. Alde txarra ere badu, metroaren lanak atzeratuko direlako, baina horretan oso ohituta daude erromatarrak.


ASTEKARIA
2014ko abenduaren 28a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erromatarrak
Gerra Hotza eta Erromatar Inperio baketsua

Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]


Erromatar legioaren "hozkailua"

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.


Erroma salbatu zuten antzarak

Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.


Ponpeia baino lehen

Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.


Eguneraketa berriak daude