"Beharbada, presio handia izango zuen Izaskunek, une jakin batean gaztelaniazko eskolara joan behar genuelako, eta, hara sartu ahal izateko, azterketa bat gainditu behar genuelako. Baina nik, ume nintzenez, lasai bizi nuen hura, nahiz eta ni lotsatia izan eta berak galderak egiten zizkigunean ni larritu. Gurea lagun giroko eskola zen, ez zen ohikoa. Zenbat aldiz gelditu ote ginen Izaskunen etxean bertan bazkaltzen".