Udazkenari aurre egiteko zenbait gomendio

Aspaldi sartu ginen udazkenean, baina urri-azaroan uda giroan egon garela esan liteke. Hona beraz, abendu erdian, udazkenean ondo sartzeko aholku sorta.

Sasoi aldaketak aldarteari eta adoreari erasan diezaieke, ikerketa ugarik frogatu dutenez. Gure esku dago beheraldi hori kontrolatzea. Badira egunero praktikan jar daitezkeen ohitura xumeak, gogorik ezaren kontra oso mesedegarriak:

1. Jarrera baikorrarekin oheratu. Gauero, ohera joan aurretik, gogora ezazu egunean zehar gertatu zaizun gauza on bat gutxienez.

2. 30 minutuko paseoa egunero. Texaseko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, jarduera fisikoa psikofarmakoak bezain eraginkorra da depresio arinak jota dauden pertsonengan.

3. Tente ibili. Ibiltzean jarrera egokia izateak –hau da, tente ibiltzeak– norbere buruarekiko pentsamendu positiboak eragiten omen ditu, eta hori depresioaren kontrako erremedio ezin hobea da.

Zaindu sistema immunitarioa

Bestalde, eguraldi aldaketak gure immunitate-sistema ere ahuldu dezake. Eta ondotxo ezagutzen dugu immunitate-sistemak udazken-neguko gripe, katarro eta gainerako infekzioen kontrako borrokan duen garrantzia. Beraz, sistema hori aktibatzea komeni da, hurrengo hilabeteetan askoz ere gaitz gutxiago harrapatzeko.
    
4. Ondo lo egin. Zenbat eta lo ordu gehiago egin, orduan eta handiagoa izango da odoleko globulu zurien kontzentrazioa, birusak eta bakterioak akabatzeko ardura duten odoleko osagaiak hain zuzen ere.

5. Kontrolatu gainpisua. Soberako kilo horiek gorputzaren barruan hantura sorrarazten dute. Horren ondorioz mikroorganismo arrotzetatik babestu beharko gintuzketen zelulek ezin dute modu egokian lan egin, eta infekzioen kontrako borroka ez da hain eraginkorra.

6. Garbitu eskuak maiz samar urarekin eta xaboiarekin, hogei segundoz gutxienez. Neurri hori, oso sinplea eta hutsala iruditu arren, ezinbestekoa da infekzioak ez harrapatzeko eta infekzio horiek ez zabaltzeko. Bereziki kontuan hartu beharreko neurria da janariak manipulatu aurretik, komunera joan ondoren eta garraio publikoa erabili ostean.

7. Hartu egunero zitrikoak (mukosak zaintzen dituzte), baratxuria eta tipula (eragin antibiotikoa dute) eta jogurta (hesteetako flora babesten du). Eta har itzazu eragin linfatikoa duten sendabelarrekin (ekinazea, schisandra eta antzekoekin) egindako infusioak.

8. Eutsi adiskide eta lagunekiko harremanei. Zure antigorputz kopuruak gora egingo du, eta zure organismoak hormona kaltegarri gutxiago askatuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude