Tipularen negarra

  • MIGUEL HERNÁNDEZ :: Poemak

    Josu Landa.

    Susa, 2014

Munduko poesia kaieretako seigarrena Josu Landak aukeratu eta itzulitako Miguel Hernándezen hau da. Ezinbesteko Hernández, Hernández eternala (Orihuela, 1910 - Alacanteko kartzela, tuberkulosiak jota, 1942). Dela hemen dela Sabin Muniategik lehenago eskainitako zertzeladetan, dela Orihuelakoaren hizkuntzan argitaratu diren konta ezinezko antologietan, bere idatziekin hunkitu direnetakoa naiz ni, sutu direnetakoa, desesperatu dutenetakoa. Lorcaren edo 27ko belaunaldi hartako beste izenen lilura arean engainagarriaren aldean, poeta honen debozioa benetakoa da. Paisaiak maitatzera zaramatza, harengekin adoretzen zaitu, kartzelan berarekin odolustu zintezke: “Bihar izango dira/ musuen traba,/ arma bat sentituko/ hortzetan barna./ Sua engoitik/ muinerantz jaitsiko da/ haginez beheiti.// Titiz hegan egizu/ ilargi bitan./ Haiek, tipulaz triste./ Zu, poz irritan./ Burua jaso./ Ez axola zer gerta/ eta zer jazo”.

27koa izan ote zen benetan Hernández? Edo Nerudaren trumoiaren semeetako bat da? Edo Nerudaren trumoiaren semeetako bat da, baina Espainiako urrezko mendeko Cervantes, Lope, Calderón eta Góngoraren markarekin? Josu Landaren hautaketak Ilargietan peritu barrokozaletik gerrako poesia urgente bezain ederrera egiten du, poetaren bi aurpegiok agerian utziz. Horregatik begitandu zaigu kaiera hau konpletoa bezain arina. Itzulpena, esan dezagun bidenabar, bikaina da. Oktaben neurria eta errima eta guzti errespetatzen ditu adierazkortasunik ia galdu gabe: “Errautsezko uda etengabeak/ larraineko ilargia du zaildu,/ ez da bero gorantz den zutabea,/ urrez iraupenean dela bildu”.

Indar kultu bat dauka Hernándezek bere ahuntz-zain irudiarekin kontrajartzen dena, baina era berean honen osagarri dena. Langile eta artzain kultuen Espainia ezinezko hura ordezkatzen du Orihuelakoak. 31 urte eskasekin errenditu barik hil zen, “erregimenaren aldeko keinuren bat” eskatzen ziotenei entzungor. Gudaria bezain sentibera eta senarra bezain estoikoa zelako. Hernández da, hitzaurrean Beñat Sarasolak saiheska dioen legez, autentikoa: “gozamen hutsa da Hernandezen lengoaia poetikoaren samurtasunetik dorpetasunera etengabeko jauziak egitea”. Hernándezek ez du perfekzioa irudikatzen. Benetakoa da.
 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude