Interstellar filmak naturaren, janariaren, gorputzen eta burumuinaren kutsatzaile amorratuenen fantasmak biltzen ditu: guztia kakaztua izan daitekeenean plan A handiosaren arabera, galaxia garbiago eta abegikorrago batera joaten ahalko dira abilenak –dirudunenak alabaina– den-dena zerotik berriz hastera. Planeta urdina higatzeko eta iparraldeko edozein zabortegitara botatzeko egina da amerikarren iritziz. Bost dimentsiotako eremu-denboraren pleguetan ezkutatzen dira, mendebaldeko ustiatzaile barkaezinen eredu falangatsua salbatzea desio duten haiek –they...– baina ametsak lukainketakoak baino ez dira, bereziki kasu honetan.
Zinetik ateratzean galderak ditut: ba dea zizare zuloen mugetako izartegi ugari horietan gizon-emazte andeatzaile eta gorotzatzaileon humanitatea aterpetzea onartuko luken lur borobil bakarrik? Etorkizunaz axolatzen ez diren jende belaunaldiek –future childs...– merezi dutea berdin zitzikatuko dituzten lekuetara oneziaz eramanak izatea? Zeren izenean aurpegirik gabeko nortasun malguak gutaz, euskaldunotaz barne, urrikalduko litezke?
Lurra da gure (zar)ama...