Soberaniak

FAOk eta OMEk, azaroan bildu duten elikadurari buruzko konferentzian, azken urte hauetan etengabe errepikatzen dutena aitortu dute berriz ere: mundu desorekatu honetako elikadura sistemak ez duela gosetea ezabatu eta bai, aldiz, gizentasuna areagotu, bizi esperantza murriztuz bide batez. Haien kezka da nola egin industriak ez ditzan jangai kaltegarriak ekoitz. Pilota, beraz, erabakitzaileen teilatuan dago, estatu buru eta agintarien jauretxeen gainean.

Eguberrik ez duela arazo hori konponduko, pentsatuko dugu; alderantziz, soberan izango dira aurten ere erosketak, jan-edanak eta xahutzeak. Eta, beharbada, oroi-minez gogoratuko ditugu antzinako denbora xuhurragoak.

Alta, tradizioan dituzte erroak urte bukaera-hasieretako gehiegikeriek, horretarako propio baita aroa, opariak egiteko eta hartzeko. Halaxe egiten zuten, eskean ibili ondoan (“Patakon, daukanak ez daukanari emon!”), bilduagaz ase bat egiten zutenek. Bakarrik diferentzia bat, eta ez txikia: asetzeko parada gutxi garai haietako herri xeheak. Oraingo mundu aberatseko gizentasuna ez da Gabon gauean jaten den bisiguak ekarria. Arazoa da, batzuek abere proteina egunero bi aldiz jan dezaten, nola arpilatzen diren herrialde txiroak, nola suntsitzen ari den nekazaritza txikia.

Pierre Rabhi nekazari poetak aspalditik predikatzen du zorionezko xuhurtasuna. Epikuroren ildoan, jakina; nahiz ez den filosofo izan behar ohartzeko egunero jaia duenak ez dituela gero igandeak berdin gozatuko. Haratago joaten dira beganoak, eta denon onurako: GIECen arabera, animalietatik datozen jakien ekoizpenak garraioek baino gas kaltegarri gehiago sortzen baitu. Bizidun guztien arteko adiskidantzara hurbiltzen gaituzte ez-espezistek, urrezko garaira iritsi guraz, agian. Munduak ez du tamainako iraultza ikusiko... Baina nork daki nora itzulikatuko den, ez ote duen ankerkeria alde bat utz eta zibilizazioranzko bira hartuko.

Bitartean, gibel gizen errezeta bat. Ahate bat har eta erreserba. Hura galkatzeko arto eta indaba gorri haina har, tomate eta tipula. Osagai horietaz bi parte egin eta bat erreserba. Besteaz taloak egin eta indaba purez, tomate saltsaz eta tipula frijituz bete. Bero-beroa zerbitza. Parte erreserbatua ahateari eman. Orduan, asealdiak bion gibela leundurik eta Eguberriko mirakuluz, ahatea eskerrak bihurtzen hasten bada eta talo jaleren oinak palmadun bilakatzen badira, bingo: bi kimera utopia baterako!

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude