Erabaki garrantzitsuak Paris 2015erako utzi dituzte

  • Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutik gorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako Deia deituriko bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri.

Negoziazioak 36 orduz luzatu arren, COP20 konferentziatik atera den akordioa ez da nahikoa IPCCko adituek eskatutako neurriak bermatzeko.
Negoziazioak 36 orduz luzatu arren, COP20 konferentziatik atera den akordioa ez da nahikoa IPCCko adituek eskatutako neurriak bermatzeko.

Limako Klimaren Gailurra, COP20, hainbat arrazoirengatik izan da berezia. Batetik, aste batzuk lehenago AEBek eta Txinak beren gas emisioak murrizteko sinatutako akordioak baikortasuna eragin zuen; bazirudien mundu mailako adostasun zabal baten atarikoa izan zitekeela hura. Bestetik, NBEren Klima Aldaketari buruzko Aditu Taldeak, IPCCk, ohar larria egina zuen azaro hasieran: karbonorik gabeko ekonomiaranzko urratsak ematea ezinbestekoa da, planetako tenperatura globalaren igoera bi gradutik gorakoa izan ez dadin; langa hori gainditzeak hondamendia izan dezake ondorio.

2020tik aurrera Kyotoko Protokolo zaharkitua ordezkatuko duen akordioaren zirriborroa adosteko bildu dira munduko agintariak Liman. Datorren urtean Parisen egingo den konferentzian eman beharko zaio akordio horri behin betiko forma, eta Liman ikusitakoaren arabera, lan handia dago egiteko datozen hamabi hilabeteetan.

Konpromiso irmorik gabe oraingoz

Kyotokoak ez bezala, protokolo berriak estatu guztiak neurriak hartzera behartzea nahi da. Baina neurri horien zehaztapena gerorako utzi dute. COP20tik atera den dokumentuak, Limako Deiak, dio herrialde bakoitzak 2015eko urriaren 1erako aurkeztu beharko duela klima aldaketari aurre egiteko plan bat.

Testuaren azken bertsioak ahuldu egiten du konpromisoaren indarra, ez baita inondik inora hasierakoa bezain loteslea. Estatuei “aukera” ematen die, lehengo “beharraren” ordez. NBEk azaroaren 1ean eduki beharko du prest herrialde guztien plangintzen sintesia. Hau da, hilabete besterik ez da egongo COP21 hasi aurretik. Oso denbora laburra da testu bateratua prestatzeko, batez ere kontuan izanda herrialde garatuek eta garapen bidean daudenek oso ikusmolde desberdina dutela klimarekiko erantzukizunaz. Desadostasun hori oso agerikoa suertatu da Liman, eta gailurra bi egunez luzatu izanaren arrazoi nagusia izan da.     

Funts Berdea, helburutik oso urrun

Finantziazioa beste desadostasun iturri handi bat da. Nork ordaindu behar ditu klima aldaketak eragindako gastuak? 2011n Klimaren Funts Berdea sortu zen; asmoa da herrialde aberatsenek diruz horni dezatela, eta diru horrekin garapen bidean daudenek klima aldaketa moteltzeko eta hari egokitzeko proiektuak gauzatu ahal izatea. 2020an 100.000 milioi dolarrera iristea da helburua, baina Limako Gailurra eta gero ozta-ozta gainditu dira 10.000 milioiak. NBEk arrakastatsutzat jo du lorpen hori... eta COP20 osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude