Kutxabank

"Banku-txarra" erdi-prezioan salgai

  • 1.500 milioi euro balio duen Neinor Barria 800 milioitan saldu nahi dio Kutxabankek inbertsio funts bati. Cajasurrek adreiluan egindako zulo handiena biltzen du higiezinen agentziak.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2014ko abenduaren 07a
Mario Fernándezek sustatutako Cajasurren erosketak sortu du Kutxabanken zulo handiena.
Mario Fernándezek sustatutako Cajasurren erosketak sortu du Kutxabanken zulo handiena.

Huts egindako operazio urbanistikoetan inbertitutako diruak Neinor Barria higiezinen agentzian (“banku txarra” ere deitua) dauzka bilduta Kutxabankek. 1.500 milioi euroko aktiboak direnak 800 milioi eurotan salduko lituzke orain, eta Expansión egunkariaren arabera, akordioa kasik itxita dago Lone Star inbertsio funtsarekin.

Kutxabank aspaldi dabil funtsen kudeaketaren negozioan sartuta eta eperako gordailuak dituzten bezeroei horietan inbertitzeko aukera ematen die. Honakoa beste pauso bat litzateke inbertsio funtsekin harremana estutze aldera. Neinor Barriaren ondarean lurzoru ugari dago eta Lone Starrek Kutxabankekin batera “garatu” nahi lituzke horiek.

Higiezinen agentzian, adreiluaren negozioari lotutako Cajasurren aktibo toxikoak dira zati handiena (634 milioi euro). Mario Fernándezek bultzatu zuen Cajasur Kordobako kutxaren erosketa, 2010ean BBK-ko presidente zela, entitatea Espainiako finantza merkatuko “aktore nagusietakoa” bihurtzeko ametsarekin. Orain, sekulako pagotxa zena erdi-prezioan salduko du Kutxabankek, bidean ehunka milioi euro utzita.

Mario Fernándezen dimisioa eta pribatizazioa

Espainiako Bankuak aurki esango du BBK, Kutxa eta Vital banku fundazioak Kutxabanken akzionista bakarra diren ala hiru diren. Lehenengo kasuan, 700 milioi euroko erreserba funtsa beharko lukete bankuaren %50etik gorako kontrola mantendu nahi izanez gero, bigarren kasuan 300 milioi eurokoa litzateke. Dirudienez, banku zentralak bigarrengo aukeraren alde egingo luke, eta horrenbestez, dirua lortzeko Kutxabanken kapital pribatua sartzea defendatzen dutenen argudioak indarra galduko luke.

Hori izan ei da Mario Fernándezek Kutxabankeko presidente bezala dimititzeko arrazoietako bat. Hedabide nagusietan ere bankuaren pribatizazioaz EAJrekiko zituen iritzi desberdinak haizatu dituzte. Eragile sozial eta sindikatuen ustez, aldiz, desadostasuna tempoetan baino ez dago, hauteskundeak gertu baitira.

Aldiz, oharkabean igaro dira Neinor Barriaren inguruko negoziazioen berriak, “diskrezioa” nagusitu da gai horretan. Argitzeke dago salmenta horrek erlaziorik duen bankuak erreserba funtsa sortzeko duen kapital beharrarekin eta Fernándezen dimisioarekin.

100 milio euro gehiegizko klausulek kaltetutako herritarrei

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak bere mailegatuei aplikatzen die oraindik.

30 demanda judizial bateratu jaso ditu Kutxabankek azaroan HMEI dela eta. Hirian.com-ek jaso duenez, HMEI Stop Gipuzkoak kalkulagailu bat sortu du, mailegatuek jakin dezaten bankuak zenbat diru itzuli beharko lieken. “Guztira 100 milioi euro bueltatu beharko lituzke Kutxabankek, familiako 10.000-15.000 euro artean”, azaldu du plataformak.

Presidente berriarekin negoziatzeko prest

Diru kantitate hori itzultzeak Kutxabankentzat izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta, Gregorio Villalabeitia presidente berriari “eskua luzatzeko prest” dago HMEI Stop Gipuzkoa, negoziazioari begira.

Baldintza batzuk eskatzen ditu horretarako, Xabier Iturbe Kutxako presidentearen dimisioa eta HMEIren ondorioz kaleratutako pertsonei etxea itzultzea, besteak beste.
 


Azkenak
2018-02-25 | Axier Lopez
Aman Komunak
"Ez gara jabetzen herri mugimenduak Euskal Herrian duen indarraz"

Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana bizitu dezan. Sorreratik ari dira parte hartzen Maddi Sarasua Errekaleorren bizi den itsasuarra eta Urruñako Hartzea Lopez.


Garaipen historikoa

Borroka luzea da Bretainiako Notre Dame des Landes-eko aireportuaren aurkakoa. Ia 50 urtez aritu dira ingurune naturalaren suntsipena eta han bizi diren herritar eta nekazarien kanporatzea eragingo zituen proiektuaren kontra.


2018-02-25
Arbitro batek dio euskara batuan hitz egiten ez duten jokalariak zelaitik botako dituela

Joan den asteburuan epaile andaluziar batek Idiazabalgo eta Elgoibarko futbol jokalariak gaztelaniaz aritzera derrigortu ostean, aste honetan beste arbitro batek eman du notizia: euskara batuan  hitz egiten ez badute, zelaitik kanporatuko dituela esan die Aurrera Ondarroa eta Arratia CD taldeetako jokalariak.


2018-02-25
Bill Cosby eta Kevin Spacey ohorezko kide izendatu ditu OXFAMek

OXFAMek, mundu zabalean injustiziak eta pobrezia borrokatzea helburu duen erakundeak, ohorezko kide izendatu ditu Bill Cosby eta Kevin Spacey aktoreak, urte luzez egindako lan humanitarioa txalotzeko.


2018-02-25 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Eufemismorik ez!

Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako Aldundian
Hedabideetan eragiteko tresna politikoa

Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da bakarra–. Aperitibo gisa: diru gehien El Diario Vasco egunkariari eman zion iaz ere Aldundiak, 399.075 euro; eta konparaziorako, ARGIAri 4.293, ia ehun aldiz gutxiago. Herritarren ezagutzatik urrun, diru publikotik ehunka... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude