Kultura aniztasuna eta euskara aztergai

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2014ko abenduaren 07a

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu ditu jardunaldiak abenduaren 12an, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Euskara aniztasunean jarri diote izena topaketari eta kultura, hizkuntza eta jatorri asko barnebiltzen dituen gizartean euskara ardatza izan dadin orain arte egin diren esperientziak eta aurrera begirako plangintzak landuko dituzte. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak Euskara, partekatzen duguna dekalogoaren aurkezpena egingo du. Euskara ardatz hartuta lanean ari diren egitasmoen artean Getxoko esperientziaren berri jakiteko aukera izango da. Getxokoaz gain, Auzoko programak Arrasateko eta Aretxabaletako esperientziak kontatuko ditu eta Onki Xin harrera egitasmoak Pasaiakoa. Hizkuntza eta kultura aniztasuna Euskal Herrian gaur, eta horren inguruko jarrerak eta iritziak ikerketaren aurkezpena ere egingo dute.


Topagunea kanaletik interesatuko zaizu...
Urte berean bigarren topaketak egingo dituzte

Urtebeteko tarterik ere ez dute hartu bigarren topaketak egiteko. Lehenengoa 2017ko urtarrilaren 28an egin zuten eta bigarrena azaroaren 18an egingo dute.  Ez da seinale txarra. Haizea Alonso Aberasturik eta Jon Insausti Bizkarrak errepikatu egingo dute. Urtarrileko topaketetan oso ondo pasa zuten eta orain gogoz eta jakin-minez gerturatuko dira Gasteiza.


"Egitasmo honek gizartean ez ezik erakunde publiko guztietan izango du isla"

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak hitzarmena sinatu dute. 2018an, Euskararen Egunaren bueltan, egitasmo bat egin nahi dute Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetan. Egitasmoaren izenak zehazten du helburua: Euskarak 365 egun: hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berria. Estibaliz Alkorta HPSko Euskara Sustatzeko zuzendariari eskatu diogu egitasmoa azaltzeko.


2017-07-12 | Udaltop topaketak
Euskaldunak aktibatzeko esperientziak zein beste esparrutan aplika daitezke?
MULTIMEDIA - solasaldia
2017ko Udaltop jardunaldietan egindako mahai-ingurua: Garikoitz Goikoetxea (Berria), Arrate Illaro (Euskaltzaleen Topagunea), Asier Arroita (AEK), Elias Zumalde (Emun) eta Idoia Trenor (Donostiako Piratak).

2017-05-18 | Estitxu Eizagirre
Euskalgintzaren zati bat eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko lankidetza

Gipuzkoako Aldundiak bi urteotan euskararen alorrean martxan jarri dituen egitasmoak aurkeztu ditu. "Lankidetza" eta "Berrikuntza" ideiak azpimarratu dituzte.


Egia Euskaraz eredua Euskal Herri osoan eta aste berean?

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskara hutsean aritzeko esperientziak Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin dute.


Lehen aldiz elkartu dira zazpi kuadrillatako euskaltzale gazteak

60 arabar gazte euskaltzale elkartu ziren urtarrilaren 28an Gasteizen. Topaguneak zirikatzaile lana egin zuen, elkar ezagutzen ez zuten euskaltzaleek topo egin zezaten. Helburua xumea zen, elkartzea eta gozatzea. Añanakoak salbu, gainerako kuadrilla guztietako ordezkariak izan ziren.


2017-01-20 | ARGIA
Topaldian euskaltzaleen mugimenduaren etorkizuneko lan-ildoak jorratuko dituzte

Euskararen herria: zubiak eta palankak jardunaldietan, besteak beste, tokiko administrazioaren eta euskaltzaleen mugimenduaren arteko harremanak landuko dituzte. Zubigintza izango da gai nagusia.


2017-01-13 | Arabako Alea
Esperientziak trukatzeko bilduko dira Arabako gazte euskaltzaleak

Arabarrak eta aldi berean euskararen alde egiten duten gazteak badirela aldarrikatzeko asmoz, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa izango da datorren urtarrilaren 28an Oihaneder Euskararen Etxean.


Eguesibar, Gasteiz, Deba eta Donostiako elkarteak gogoetan, euskaltzaleen etorkizuna irudikatzeko

Topaguneak dinamizatuko ditu urriaren 22an hasiko diren gogoeta prozesuak. Aurrera begira zein bide hartu eta zer jorratu nahi den erabakiko dute elkarteek.


2016-05-11 | Hamaika Telebista
Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer da militantzia? Nor da militantea? Orain arte euskararen inguruko militantzia-eredua nolakoa izan da? Eta etorkizunera begira, nolakoa izan behar du? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara. Lau pertsonekin izan gara: Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea), Marta Luxan (Joxemi Zumalabe Fundazioa) eta Imanol Larrañaga (Elgoibarko Izarra).


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude