Erraldoiaren komeriak

Harkaitz Cano, Jorge Aldarete eta Fermin Muguruza.
Harkaitz Cano, Jorge Aldarete eta Fermin Muguruza.

Black is Beltza nobela grafikoaren istorioa New Yorkeko 5. etorbidean hasten da, 1965eko urrian. Orduan, eta honokoa benetako historia da, Iruñeko erraldoiak sagar handiko kale ezagun hartatik desfilatu ziren, bi salbuespenekin, erraldoi beltza ez zuten dantzarazi, arraza bazterkeriagatik galarazi zitzaiolako. Manex Unanue euskalduna dugu fikziozko istorioaren protagonista, erraldoi beltza dantzaraztera New Yorkera abiatu da, eta han dela, AEBetan geratzea erabakiko du. Abiapuntua hori izanik, Manexen edo erraldoi beltza ezizenez ezagun egingo den euskaldunaren istorioak garaiko gertaera, pertsonaia eta mugimenduak ezagutzen lagunduko digu, orduko giroa ezin hobeto deskribatuz.

Fikzioa eta errealitatea nahastuz, Manexen eskutik ezagutuko ditugu: New York eta Velvet Underground; Harlemeko giroa, Black Panthers mugimendua eta Malcolm X; Kuba, Fidel Castro eta Che Guevara; Mexiko eta Juan Rulfo; Los Angeles eta Chicano Power mugimendua; Monterreyko musika jaialdia; Montrealeko Erakusketa eta Charles de Gaulle; Aljeria eta Cheika Rimitti; Vietnameko gerra; KGB, CIA eta MOSAD espioitza agentzien trikimailuak; Boliviako gerrilla eta munduko liberazio mugimenduak; droga psikodelikoak eta sexu askapenerako mugimendua; eta batez ere, garaiko musika, Otis Redding-en Respect abestia ardatz.

2009an jaso zuen Harkaitz Canok Fermin Muguruzaren deia, Iruñeko erraldoiak New Yorkeko 5. hiribidean agertu zirenekoa jasotzen zuen egunkariko berria esku artean. “Argazki oinean irakur zitekeen erraldoi beltzei desfilean parte hartzea galarazi zietela, arraza gatazkak tarteko”, azaldu digu Harkaitz Canok. Benetako istorio honetatik tiraka, Muguruzaren hasierako ideia, helduentzako animaziozko filma egitea bazen ere, “baloratu genuen pelikula egin baino lehen, pauso naturala izan zitekeela komiki bat egitea. Lanean hasi ginen bakoitza bere aldetik, batez ere garaia aztertuz, oso garai zurrunbilotsuak baitziren”.

Testuinguru historiko honetan, ez dira Euskal Herriko gertaera historikoen aipuak falta. Hala, 1967ko Donostiako Bertsolari Txapelketa aipatzen da nobelako pasarte batean: Xalbador bertsolariak, publikoaren txistuak jaso ondoren, “txistuak jo dituzute bainan, maite zaituztet oraindik” kantatuta, publikoaren txalo zaparrada eragin zuenekoa. “Herrialdeetako kontaketa paraleloak agertzen dira. Oso nobela internazionalista da, Manexek egiten duen ibilbidea 10 hiritan gertatzen delako. Aljer, Mexiko, Madril, Kuba, Los Angeles, San Francisco... Munduaren ikuspegi nahiko zabala ematen du, beti ere Euskal Herria kontrapuntu bezala agertzen dela”.

Black is Beltza espioitza istorioaren barruan, “euskarak badu bere garrantzia, Manex protagonistak, telefonoz euskaraz hitz egiten baitu Iruñeko bere lagunarekin, eta elkarrizketa horiek espiatu egingo dizkiote amerikarrek. Horrela, garaiotan euskara espioitzarako hizkuntza bezala erabili zela agertzen da”, Harkaitz Canoren hitzetan.

Nobela grafikoaren jatorrizko hizkuntza euskara izanik, gaztelaniaz, frantsesez eta katalanez ere argitaratuko da, hainbat argitaletxeren eskutik. Euskarazko nobela Fermin Muguruzaren Talka transmedia zigiluak kaleratuko du, frantsesez –Angulemako komiki azokan izango da–, gaztelaniaz eta katalanez, Bartzelonako Bang Edicionesen eskutik argitaratu da, eta azkenik, Mexikoko Caja de Cerillos argitaletxeak edizio berezia egingo du. “Mexikoko Guadalajarako liburu azokan, Latinoamerikako azokarik garrantzitsuenean, aurkeztuko dute eta bertan izango gara”. Jorge Alderete argentinarra bada ere, Mexiko DFen bizi da egun. “Jorge oso ezaguna da Hego Amerikan, eta litekeena beste herrialde batzuetan, Argentinan edota Txilen, kaleratzea komikia”.

Black is Beltza nobela grafikotik harago doan proiektua da, eta horixe bera erakusten du Bilboko Alondegian, otsaila bitartean egingo den erakusketak. Komikiko irudi handituak, garaiko filmak, argazkiak, musika eta nobela girotzeko erabili diren hemeroteka lanak ikus daitezke bertan. Bestetik, hainbat kontzertu, topaketa, hitzaldi eta film ikusi ahal izango dira datozen asteetan Bilboko hainbat aretotan, Black is Beltza nobelaren giro historikoa hobeto ulertzeko.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude