argia.eus
INPRIMATU
Urtarrilean 1.go zenbakia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko azaroaren 27a

“Alea”, astekaria izango da eta Araba osoan banatuko da. 32 orrialde koloretan izango ditu. Egitasmoa Geu Gasteiz Euskalduna elkarteak, Goienak eta Berriak jarri dute abian. Bi helburu ditu proiektuak: euskararen erabilera eta presentzia areagotzea eta euskarazko informazioaren bitartez lurraldea kohesionatzea.

0 zenbakia aurkezteko, azaroaren 29an jaia antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxean. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Gasteizko hamaika gunetan eskutik eskura banatuko dute 0 zenbakia. Urtarrilean argitaratuko da 1. go zenbakia. Harpidetza urtean 50 euro izango da.