Abenturak eskolan

  • IÑAKI ZUBELDIA ::Eskola sorgindua

    Irudiak: Estibalitz Jalón

    Ibaizabal, 2013

Iñaki Zubeldiak eskaintzen digun istorioa bi unetan zatitzen da, lehena eta garrantzitsuena, arratsalde batean, eta bigarrena, lehen egun horren ondorioz eginiko jai bat dugu. Alde horretatik, Estibalitzi eskolan jazotakotik abiatzen da liburua; neskatilak gaua oso gaizki pasa ondoren, lo gutxi egin ondoren, eskolara doa eta bertan logaleak erreta dago; hain nekatua eta logale da neskatoa ezen komunera joan eta bertan lo goxo geratzen baita: “Loguraren zama hain astuna zenez, eserita jarri zenerako loak hartu zuen gajoa (…) neskatila lo sakon, astunean murgildu zuen. Arnasa baretu zitzaion eta munduko oherik gozoenean bezalaxe egin zuen lo”. Estibalitz eskolan entzerraturik geratu da eta bertan zuzendaria bere bulegoan eta leihotik sartu den Panfilo loroa besterik ez dago; edo hori uste dute beraiek, gutxienez. Ustekabeak, egoera bereziak, aldrebeskeriaren batek eraginda suhiltzaileak, eta baita ertzainak ere, eskolara sartu eta amaiera zoriontsua emango diote Estibalitzen desagerpenari. Ondoren neskatilaren etxean ospakizun txiki bat egingo dute eskolako lagunek, neskaz kezkaturik han inguruan zeuden lagunek, eta guztien artean jai bat antolatuko dute amaiera zoriontsua ospatzeko; San Juan sua egiteko gauean alkatea ere bertan zelarik, suhiltzaileei, Estibalitzi eta, nola ez, Panfilo loroari eginiko omenaldi kuttuna: “Ume txikiek haiekin dantza egin nahi izan zuten. Eskolako sorginkeriak gogoratuz hasitako gau ospakizuna ametsetako festa bihurtu zen. Astrabuduako familiek eta bereziki txikienek ez dute berehala ahaztuko San Juan sua egin zuteneko gau magiko eta misteriotsu hura.”

Eskola sorgindua ipuina nahiko erraz irakurtzen da, ekintzak eta elkarrizketak dira kontakizunaren elementu nagusiak eta, alde horretatik, arintasuna ematen diote testuari eta Zubeldiak aspaldi erakutsi zuen hizkuntzaren ezagutza aparta eta erregistro egokiaren erabilera. Hala ere, amaiera aldean kontakizunak ia ez du elkarrizketarik, deskribapenak hartzen du pisurik nagusiena eta behin eta berriro errepikatzen denaren sentsazioa du irakurleak; eta horrek astundu egiten du apur batean, bederen, irakurketa.

Gertakari sinple eta, era berean, umoretsu baten inguruan eraikitako kontakizuna dugu, beraz, sorgindurik dirudien eskola honen istorioa. Arin eta gustura irakurtzen dena. Eta Estibalitz Jalónen koloretako irudiek primeran osatzen dute ipuina. Ilustratzaile gaztearen lana aparta baita, aurreko lanetan erakutsitako estilo propio hori oraingo honetan ere azaltzen digularik ipuinaren tonuarekin asmatuz eta istorioa edertuz.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude