argia.eus
INPRIMATU
Ziburuko ikastola
Eneritz Zabaleta Apaolaza 2014ko azaroaren 19a

Doinu zaharrez beztitu zaigu
azkenaldiko tonika
kanta beharrez hizkuntza baten
heriotzaren kronika.
Hamahiru haur eskolatuak
argindarra itzalita
jada ez dakit nola jarraitu
kantuz ala garrasika.


Auzapez jaunak lehenik egin du
gure euskararen omena
gero ikastola kanporatu du
Kaxkarroten eromena!
Bakotxak bere ardura eta
bakotxak bere hobena.
Arazo ez zen afera hori
konpontzeko da orena.


Etxean arrotz nahi gaituztenek
non ote dute brujula ?
Ele euskarazale xuriek
ez gaitzaten nahas sekula
Bidasoatik gora euskarak
ez du sustengu ahula
baina ez daigun ahantzi ere
etsaiak baditugula.