argia.eus
INPRIMATU
Xaloa Telebistak Iruñerrian emititu nahi du
2014ko azaroaren 20a

Xaloa Telebistak 50.000 euro behar ditu haien programazioa Iruñerrian zabaltzeko. Baztan, Bertizarana eta Malerrekan emititzeko sortu zen 1997an. 2013an ordea, Nafarroako Gobernuak Lurreko Telebista Digitaleko kanalen esleipena egin zuenean lizentzia lortu zuen Iruñerrian emititzeko. Telebistako kideek pozez hartu zuten albistea, baina jakitun ziren Iruñerrian hedatzeko inbertsio sendoa beharko zutela. Urtea amaitu baino lehen emititzen hasi nahi dute eta Karena crowdfunding plataforma bidez ari dira laguntza jasotzen.