Gremlin espeziearen eboluzioa

1984ko gremlinak.
1984ko gremlinak.

Hollywood, 1984. Joe Dante zine zuzendariak Gremlins filma estreinatu zuen. Gremlinek, beldur ukitu bat duen komedia horren protagonistek, Gizmo izeneko mogway batetik jaio eta AEBetako herri bat hankaz gora jartzen dute. Eta dena, Gizmoren jabeak saltzaileak emandako oinarrizko hiru arauak bete ez dituelako: ez hurbildu mogwaya argi distiratsuetara, urik ez eman eta, batez ere, gauerdia jota ez dezala jan. Diru-jan ederra egin zuen filmak; 150 milioi dolarretik gora bildu zituen. Baina gainera izaki bihurriak 1980ko hamarkadako ikono bihurtu ziren.

Baina gremlinak ez ziren film sortaren gidoilarien asmakizuna izan. Europa Iparraldeko tradizioko izaki batzuek izan omen zituzten inspirazio iturri. Kondairak dio iratxo modukoak zirela, makinak saboteatuz, okerrak eraginez eta objektuak desagerraraziz jostatzen zirenak.

XX. mendera arte ez zen haien berri idatziz jaso. Lehen Mundu gerraren ostean azaldu ziren lehenengoz gremlinei buruzko albisteak egunkari britainiarretan. Fabriketako langileek kezkatu behar zuten bereziki, gremlinak ez zeudelako ados Industria Iraultzak ekarritako aurrerapenekin.

Baina Bigarren Mundu Gerran hasi ziren benetan gremlinetan sinesten –edo, badaezpada, existitzen ez zirela ozen ez esaten–. Dirudienez, Ekialde Hurbilaren inguruan hegaldatzen ziren RAFeko pilotuak gremlin txikiei egozten zizkieten itxuraz arrazoirik ez zuten istripuak. Gremlinak aireplanoen barruan sartzen omen ziren eta motorra edo beste edozein gailu hondatzen zuten.  

Pilotuek pentsatuko zuten hobe zela halako zaletasun suntsitzaileak zituzten izakiak alde izatea. Horregatik, Alemanian bonba hegazkinak gidatzen zituzten pilotu britainiarrak gremlin panpinak eramaten hasi ziren edo fuselajean gremlinak marrazten, zorte ona ekartzen omen zielako.

1943an, gerra betean, Roald Dahl RAFeko pilotuak The Gremlins izeneko liburuxka idatzi zuten, izaki txikien bihurrikeriak kontatzeko. Eta bertan, gremlinen txikiziorako zaletasunaren jatorria azaltzen du, modu ez oso zientifikoan: gremlinak gizakiei erasotzen hasi ziren bizitoki zuten basoan hegazkin fabrika bat eraiki zutelako, eta ondorioz haien etxetxoak suntsituta geratu zirelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude