Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe?

  • “Bai, noski”, erantzun zuten Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainhoa Beolak Arrasateko mahai-inguruan. Alabaina, logikoa al da bata izan eta bestea ez izatea, bi mugimenduek oinarrizko eskubideen alde borrokatzen badute, justizia soziala badute helburu?

Ezkerretik eskuinera, Aitziber Aranburuzabala gidaria, Lorea Agirre, Ainhoa Beola eta Idurre Eskisabel.
Ezkerretik eskuinera, Aitziber Aranburuzabala gidaria, Lorea Agirre, Ainhoa Beola eta Idurre Eskisabel.

Arrasateko Emakume Txokoak, AEDk (Arrasate Euskaldun Dezagun), Emun, Ekin Emakumeak eta Goienak antolatu zuten Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahai-ingurua, urriaren 30ean. Arrasateko euskalgintzako eta mugimendu feministako hainbat kide izan ziren entzule, azken hiruzpalau urteetan, han eta hemen, gero eta gehiago planteatzen den gaiaz hausnartzeko.

Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe

Aitziber Aranburuzabala Goienako kazetariak ez zuen beroketak egiteko astirik eman. Zuzenean mahai-inguruak izenburu zuen galdera bota zien hiru hizlariei.

Idurre Eskisabelen ustez, galdera bihurri xamarra da. Galderari baietz erantzun zion, baina baita hau gehitu ere: “Euskaltzale naiz feminista naizelako eta feminista naiz euskaltzale naizelako”. Bezperan Joxe Arantzabalek txiokatutakoa gogorazi zuen: “Simone de Beauvoir (eta hainbat) feminista ziren, eta euskaltzaleak al ziren?”. Eskisabelen iritziz, esate baterako, Angela Davis gutxienez euskaltzalea da. Feminismoari egin dion ekarpen handienetakoa sexu/genero zapalkuntzaz gaindi, arrazaren eta klasearen zapalkuntza lantzea izan da, eta ez kasualitatez, bera estatubatuarra, emakumea eta beltza da. Gurera etorrita, arrazaren parean kultur nazio sentipenaren araberako kategorizazioa jarri zuen Eskisabelek. Bere ustez, kultur nortasunarekin gorabeherak ditugun euskaldunontzako hizkuntza bada faktore erabakigarria, eta horregatik dio Angela Davis ziur euskaltzalea dela. Davisen ildoa jarraituz, ez da gauza bera emakume, zuri, heterosexual, euskaldun, erdi mailakoa, edo emakume zuri, heterosexual, espainiar, etxeko lanetan ari dena, edo emakume euskaldun, lesbiana, profesionala, edo emakume beltz afrikarra izatea.

Ainhoa Beolaren iritziz, bistan da feminista izan zaitezkeela euskaltzale izan gabe. Alabaina, biak iruditzen zaizkio oinarrizko eskubideen aldeko borrokak, eta haien artean komunikazioak egon beharko baluke ere, harrigarria egiten zaio hala ez gertatzea, harrigarria elkarlanik ez egotea. Amonaren eta amatxiren adibidea jarri zuen. Bere amona euskaltzalea zen eta ez zen feminista. Amatxi berriz, feminista zuen eta ez euskaltzalea. Ez zuten elkar ulertzen. Latinoamerikan berriz, feminismoa eta indigenismoa oso bat datoz, eta Afrikan feminismoa eta ekologismoa. Euskal Herrian bakoitza bere gotorlekuan dagoela uste du, nahiz eta zorionez, halako egoera gainditzen hasiak garen. Beolak uste du feminista, euskaltzale, ekologista eta internazionalista izateak logika lukeela.

Lorea Agirrek justizia sozialaren markoan kokatu zituen hemen ditugun borrokak, alegia, feminismoa eta euskararen normalizazioa, eta borroka batean hasi eta bestera jauzi egitea logikoa litzatekeela dio. Gizarte kapitalistaren, patriarkalaren eta monokulturan oinarritutakoaren kontra edozein borroka ahizpak direla uste du.

Azken hiruzpalau urtetan borroka horien arteko balizko aliantzez hitz egiten ari garela dio Agirrek, baina gaia ez dela hain berria erakusteko Maria Mercè Marçal poeta katalanaren Dibisa poema (Itxaro Bordak itzulia, Susa) irakurri zuen: “Menturari hiru dohain zor dizkiot: emakume sortu izana, klase sozial apalekoa, eta herrialde eta kultura zapaldukoa, eta hiru bider errebelde izateko aukera eman izana”.

 


ASTEKARIA
2014ko azaroaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude