Ikasleak eta irakasleak IKTei zukua ateratzen

  • IKTak jakintzaren mesedetan izenaren pean josi da Euskarabildua jardunaldien hirugarren edizioa Donostiako San Telmo museoan. Aurtengoan IKTek hezkuntzan izan dezaketen esku-hartzea izan da hizketagai, eta hainbat arlo eta lurraldetako adituak jarri dituzte mikrofonoaren aurrean.

Ezkerretik eskuinera Neus Lorenzo, Maite Goñi eta María José Loureiro Aveiro.
Ezkerretik eskuinera Neus Lorenzo, Maite Goñi eta María José Loureiro Aveiro.

Teknologia berriak neurriz erabili ez eta zurrunbiloan erortzea erraza da. Alabaina, berrikuntzen abantailak baliatu nahi dituenik bada; besteren artean hezkuntza. Horixe izan da aurtengo Euskarabildua jardunaldien oinarria: Informazio eta Komunikazio Teknologiek hezkuntzari eskaintzen dizkioten abantailak azaldu eta baliatzera bultzatzea. Ondoko lerroetan Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza Ikastolako irakasleak IKTak baliatzeko emandako adibideak jaso ditugu:

Irakaskuntza beste begi batzuekin begiratzeko baliatu behar da teknologia, pedagogia hobetzeko. Irakaslearen papera oso zalantzan dago egun, informazioa ematera mugatzen bada ez du ekarpen handirik egiten, askoz informazio gehiago duelako ikasleak eskura interneten. On-line irakaskuntza asko garatuko da hurrengo bost urteetan.

Hodeian lan egitea

Aukera ematen digu taldean lan egiteko, denen iruzkinak jasotzeko, norbera bere ordenagailuan ari beharrean. Pribatutasuna eta segurtasuna daude zalantzan, “google-ekin ezkontzen ari gara”.

Mugikorren erabilera egokia

Eskola denetan debekatzen da mugikorraren erabilera. Baina mugikorra edozein momentutan informazioa kontsultatzeko oso erabilgarria izan daiteke, baita irteerak dokumentatzeko argazkitan eta abar… Tabletak ere oso erabilgarriak izan daitezke apunteak hartzeko, eta abar.

Jokoen mekanika hezkuntzara pasatzea

Ariketekin erronkak planteatzea “mailaz” pasatzeko. Errekonozimendurako zenbaki hotz bat erabili beharrean irudi edo domina sistema erabiltzea. Sormena eta talde lana ere bultza daiteke hauekin. Badira jolasak ekonomia lantzeko: Erresuma Batuko lehen ministroa zara eta mundu mailako erabakiak hartu behar dituzu eta horien ondorioak kudeatu… Badira naturaren errespetua lantzekoak ere.

Klasea iraultzea

Irakasleak azalpenak ematen ditu. Baina, bestela egin dezakezu: grabatu eta ikasleek eskolara joan aurretik ikusten dute eta ondoren datoz eskolara ezagutza horren gainean galderak egiteko, ariketak egiteko… Modu ona izan daiteke azalpena behin baino gehiagotan entzun behar duenak aukera izateko, bitartean beste batzuk aspertu gabe. Gaurko sisteman eskolan justu azalpena ematera iristen gara eta ondoren etxean gurasoek edo partikular irakasleek egiten dute bigarren lanketa.

Irakasleen konpetentzia digitala

Pedagogia eredu ezberdinak ezagutzea da gakoa. Kezka da nola integratu teknologia. Idazlana ordenagailuz egitea lehengo gauza bera egitea da. Komentarioak txertatzen baditugu, edo kolektiboki sortzen badugu testu bat, edo beste ikastetxe batzuekin partekatu, beste dimentsio batzuk lantzen ari gara. Irakasleok indarra jarri behar dugu gure formazioan. Garrantzitsuena da norberak bere hutsuneak detektatzeko gaitasuna izatea, eta non ikasi jakitea, egun doako hamaika aukera ditugu sarean bertan: bideoak, ikastaroak…

On-line irakaskuntza

Egun gaixo dauden ikasleentzat erabiltzen dira, ezintasunen bat dutenentzat. Baina baita etxean eskolatzea erabakitzen duten gurasoen artean ere.

Zertan oinarritu behar dugu ikaskuntza?

Neus Lorenzo Kataluniako Generalitat-eko Hezkuntza Ikuskatzailearekin batera egin duen mahai-inguruan Goñik gai gako bat planteatu du: “Memorian oinarritzen dugu askotan ikaskuntza. Baina oinarritu dezakegu baita ere ulermenean, aplikatzeko gaitasunean, eta sormenean”.

Euskarak sarean duen garapen mailaren galderari erantzunez zera adierazi du: “Batetik ikusten dugu ahotsen errekonozimendua hobetu behar dela eta hor inbertsio eta lana egin behar da. Eta bestetik, zenbat eta gehiago erabili euskaraz tresnak orduan eta gehiago garatuko dira”.

Ikuslang, IKAko euskaltegietarako softwarea

Hizkuntzen irakaskuntzan IKTek duten esku-hartzea erakusten duen adibidea da Iametzaren Ikuslang proiektua. IKA euskaltegiarekin eta Vicomtech-IK4  zentro teknologikoarekin elkarlanean bideratutako software librea da, eta ikus-entzunezkoak baliatuz euskara ikasi eta irakasteko programa da. Landu nahi den arloaren inguruko ariketak sortu daitezke, ikasleek egiten dituzten ariketen jarraipena egin dezake irakasleak, eta hipertranskribapena aplikazioa aurkeztu zuten berrikuntza moduan: hitz transkribatua eta bideoko denbora lotzen ditu. Alegia, bideoa erakusten du, eta aldamenean transkribaketa osoa (testua) jartzen du ikusgai. Ikasleak testuko edozein hitz klikatuta, bideoa zati horretara joaten da unean bertan.

Askotan, aipatu zuten Iametzako kide Iker Olkoz eta Asier Iturraldek, ikasleen arazoa izaten da ikasten ari diren hizkuntza lau pareta artera mugatzen dutela, eta tresna berri honekin, diote hizlariek, aukera ematen zaio beste eszenatoki batean ere hizkuntza ikasten jarraitzeko era dinamiko batean.

Baina ez da praktikan jarritako eta Euskarabildua jardunaldietan aurkeztu zen adibide bakarra izan. Deusto Tech-eko Mari Luz Guenagak Clip Flair hizkuntzak ikasteko web plataforma azaldu zuen. Kasu honetan ere multimedia baliabideak erabiltzen dira eta sortutako ariketak erabili zein beharren arabera berriak sortzea ahalbidetzen du. 15 hizkuntzatan dago eta azpititulazio eta bikoizketarekin hizkuntzak ikasteko tresna izatea da helburua. Plataforma 1.500 erabiltzaileetako komunitateak osatzen du, eta aukera dago komunitate horren barruan talde txikiak sortzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude