Enpleguaren aztiak

Juan Mari Arregi
2014ko azaroaren 16a

Espainiako Estatuko 18 enpresa handienak biltzen dituen Lehiakortasunerako Enpresa Kontseiluak plan bat aurkeztu du, 2018ra arte 2,3 milioi enplegu sortuko lituzkeen neurri ekonomiko eta instituzionalekin. Egun, 4,5 milioi langabetu daude estatuan. Langabezia tasa %11ra jaitsi nahi omen dute; gaur egun %24an dago. Hain justu, joan den astean ezagutu dira urriko datuak: 80.000 langabetu gehiago, horietatik 2.098 Hego Euskal Herrikoak. Aste horretan bertan hainbat enpresa itxiko dituztela iragarri dute Gipuzkoan (Candy) eta Araban (Cablenor eta TCA); ehunka lanpostu gehiago galduko dira beraz. Bestalde, Europako Batzordeak aurreikusi du hazkundea %2ren azpitik izango dela.

Enplegua sortzeko apustu hori egin dutenak dira, zehazki, lan erreforma sustatu zuten enpresari eta bankari handiak. Erreforma horrek eragin du enplegu berrien behin behinekotasuna, prekarietatea, malgutasuna eta mugikortasuna. Zer enplegu berri nahi dute? Ordukako kontratuekin eta soldata miserableekin euren enpresatan bekadunei ezartzen dizkieten bezalakoak? Kapitalismo basatienari erantzuteko diseinatu eta gobernuek exekutatzen dituzten politika ekonomiko horiek ez dira enplegu duin eta egonkorra sortzeko eredu.

Enpresa eta bankuetako elite honen proposamenek ez dute inolako sinesgarritasunik. Sikiera publikoki konpromisoa hartuko balute euren enpresatan enplegu duina mantendu eta prekarietatea deuseztatzeko… Edo euren soldata eta dieta milioidunen zati bat enplegu politikara bideratuko balute… Paperean edozer gauza jar liteke; jar liteke, adibidez, sortutako enpleguak 5 milioi izango direla. Iragarri dutena publizitate hutsa da, aztiak dira, eta kapelatik milioika enplegu ateratzen dituzte, azkenerako sortuko ez badira ere. Aztiok soldata milioidunekin, dietekin eta etekinekin segituko dute, langabeziaren kontura.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Enplegua

Enplegua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Juan Mari Arregi
Gazteen etorkizun profesionalarekin, zer?

Joan den astean bi albiste garrantzitsu izan dira, gazteen lan etorkizunari eragiten dietenak, eta beraz, gobernu, administrazio nahiz hezkuntza arduradunentzat hausnarketa eta eztabaidarako gai izan beharko luketenak.


2018-07-19 | ARGIA
Lan istripuak enplegua baino gehiago ugaritu ziren iaz

Osalanek emandako datuen arabera, 2017an 33.398 lan istripu izan ziren. Horietako zati handiena langilea lanean hasi eta sei hilabeteren buruan izan ohi da.


2018-07-18 | ARGIA
Gipuzkoako hondartzetako sorosleak grebara deitu dituzte uztaila bukaeran

Uztailaren 29, 30 eta 31n Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba egingo dutela adierazi du ELA sindikatuak. “Bizi duten egoera prekarioa” salatu nahi dute.


Gipuzkoako hondartzetako sorosleek lan baldintza prekarioak salatu dituzte

ELAk Gipuzkoako sorosleen lan prekarietatearen berri eman du eta Gurutze Gorria eta udalei egoera honetan “bustitzeko” eskatu die. Ostiralean prentsaurrekoa egin dute Donostiako Kontxan.


LHK-ren txostena
Enplegu kalitate eskasaren bizkar handitu dituzte etekinak EAEko enpresek

Lan Harremanen Kontseiluak bere urteko txostenean argi gorri ugari dakartza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia hazkundearen aurrean. Haren presidente Tomas Arrietak ohartarazi du behin-behinekotasuna “egiturazko” arazo bihur daitekeela.


2018-07-10 | Hiruka .eus
Lankide baten heriotza salatuko dute EHUn

LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lanuztea deitu dute asteartean 12:00etatik 13:00etara. Horrez gainera, kontzentrazioa egingo dute, 12:15etik 12:45era, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.


2018-07-06 | Hala Bedi
Gasteizen hasiko da prekarietatearen aurkako 'Gazte Bira'

GazteBira ekimena, Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen egitasmoa da, Ernai gazte Antolakundeak aurkeztu duena.


2018-07-05 | ARGIA
Greba deialdia Gipuzkoako autobus enpresetan, "patronalak ez duelako hitza bete"

Gipuzkoako 30 autobus enpresatako 5.000 lagun inguru daude deituak grebara, hilaren 13,14, 20 eta 21ean. Sindikatuen hitzetan, "patronalak hitza bete ez duelako" daude derrigorturik erantzun bat ematera.


2018-06-28 | ARGIA
Zaintza eta etxeko langileek beraien eskubideak aldarrikatu dituzte Bilbon

Mujeres del Mundu Babel, Ellacuria Fundazioa, Torre de Babel eta Trabajadoras No Domesticadas elkarteek deituta, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Bilboko Moyua plazan. Beraien eskubideen aldeko aldarria egiteaz gain, 6777 emendakinaren kontra agertu dira.


2018-06-25 | ELA sindikatua
EAEn 100.000 pertsona baino gehiago daude alokairuzko etxebizitzarik eskuratu ezinik

Azken urteotan alokairuzko etxebizitzek izan duten bilakaerari buruzko txostena aurkeztu du ELAk. Sindikatuak emandako datuen arabera, egoera larriagotu egin da; izan ere, alokairuek gora egin dute etengabe azken urteotan. Ondorioz, 113.600 pertsonek ezin izan dute independizatu etxebizitza duin baten faltagatik.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude