Ekialdeko kalitatea

  • Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa

    Bukaerako gala.

    Lekua: Tolosako Leidor Antzokia

    Data: azaroaren 2a

Hamabi estatutatik etorritako hamalau taldek parte hartu dute aurtengo Tolosako Abesbatzen Lehiaketan, 46. edizioan hain zuzen ere, eta begi bistan geratu zen zein talde orekatu eta landuak aurki ditzakegun ekialdego herrialdeetan. Haien nagusitasuna erabatekoa izan zen polifonia eta folklore modalitatean, non Glier Institute Female Choir Ukrainako taldeak irabazi baitzuen eta Letoniako Maska youth Choir bigarren gelditu. Baina Ukrainako abesbatza, berrogei emakumez osatutakoa, ez zen horretan geratu, euskal abesti baten interpretazio onenari Eusko Jaurlaritzak eskainitako saria ere haientzat izan zen, halako fintasun eta dotoreziaz abestu baitzuten Idoia Azurmendiren Esperantzari leiho bat kanta. Horrez gain, Kutxaren sari nagusia eta 2015ean Tours-en egingo den Europako abesbatzen sari nagusirako izendapena neska ukrainarrek eskuratu zuten. Beraz, den-dena harrapatu zuten edizio honetan. Agian aurten ez da parte-hartze handiegia izan, hori egia da, baina egia da baita ere Glier Institute Female Choir-ek, koreografia edo efektismo handiegirik gabe, kalitate bokala eta bide klasikoetatik egindako interpretazio eleganteak eskaini zituela.

Polifonia eta folklore modalitatean azpimarratu nahiko nuke Asturiasetik etorritako Aurum, estatu espainiarretik aurkeztutako talde bakarra. Hirugarren saria eskuratu zuten bietan, eszenaratze zainduari esker, koreografia distiratsuak eginez eta kantu dotorea emanez, nahiz eta ez iritsi ukrainarren mailara.

Ahots taldeen modalitatean, bai musika erlijiosoan bai musika profanoan, Esloveniako ‘ngenium taldea jaun eta jabe suertatu zen edizio honetan. Ez da bakarrik talde on eta enpastatu bat, kide bakoitza bakarlari aparta da eta horrek berebiziko biribiltasuna ematen zion osotasunari. Horrexegatik jaso zuten publikoaren saria, benetan kantu erakargarri eta atsegina egiten baitute. Modalitate berberetan paper ona egin zuen zalantzarik gabe Chapter five Erresuma Batuko taldeak. Boskote dinamiko musikalitatez beteriko honek bigarren saria eskuratu zuen musika erlijiosoan, eta hirugarrena musika profanoan. Lehiaketako onenetakoa izan zen. Laburbilduz, kalitate ona, agian ez apartekoa, eta, esan bezala, ekialdearen nagusitasuna. Pena bakarra, Euskal Herritik talderik ez egotea. Hurrengo edizioetan.
 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude