Begiekin usaintzekoak

Delikatua, iradokitzailea, detailez betea, apartekoa: Jon Garañoren eta Joxe Mari Goenagaren Loreak filma aste honetan estreinatuko da eta sarreraren xentimo bakoitza ondo amortizatuko duzu zinemara joaten bazara.

Ez zen nolanahi sartu Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean ere, eszeptikoenei dudak uxatuz. Maila ugaritako irakurketak eskaintzen dituen filma aurten ikusi dugun gauzarik onenetakoa da.

Ane astero loreak jasotzen hasiko da eta ez du jakingo nork bidaltzen dizkion. Abiapuntu sinple horrekin, elementu ohikoak baliatuz, bikote eta familia harremanez, oroimenaz eta doluaz zer pentsatua ematen duen pelikula egin dute, planteamendu errealistakoa baina egunerokotasunaren haustura txikietan landatua.

Loreek egituratzen dute kontakizuna, izaera polisemikoa hartzen dute, batzuetan pertsonaien jakin-mina eraginez, besteetan arrisku sentsazioa eta beti istorioak aurrera egiteko aitzakia. Horrelako baliabideak erabiltzean gerta liteke egoera batzuk behartzea, baina ez da hau kasua: dena suabe doa, ia filmak dituen zoom geldo zoragarri horiek bezain goxo.

Momentu batzuetan preziosismoa ukitzen duten planoek ikusleari esperientzia estetiko naïf bat eskaintzen diote. Jarrera estetiko hori justifikazio narratiboaren neurriraino eraman dute, gehiegikeriarik gabe, eta film honetan ia gauza guztiak bezala, oreka da nagusi irudiaren tratamenduan.

Bainaren bat jartzekotan (filmekoak baino lore gehiago jarri ditugu honezkero eta) Egoitz Lasa eta Itziar Ituño dialogo batzuetan ez zaizkidala behar bezain sinesgarri iruditu.

Gainontzean, pertsonaiak ondo egituratuta daude, eboluzio interesgarriak egiten dituzte filmaren pisua batetik bestera pasaz eta pantailan ikusiko ditugun lili buketak bezain ondo bilduta aurkezten zaigu istorio osoa.

80 egunean ikusi ondoren kontuan hartzeko bi zuzendari deskubritu izanaren sentsazioarekin geratu ginenok luzea eta oparoa izatea espero dugun ibilbide baten bigarren urrats sendoa sumatu dugu Loreak honetan.

 


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude