Badugu zer ikusi eta ikasi

Eskoziak aitortu dioten erabaki-eskubidea gauzatu eta lehengo Estatuan segitzea erabaki du, egunekoa kudeatu eta gerokoa bideratzeko eskumen gehiago jasotzeko promesez. Hala ere, epe ertainean han izan daitezkeen eszenarioak oso irekiak dira, estatua izatea barne, orain arte ibilitakoa sinesgarria den seinale. Hortaz, eskubidearen jabe izateak ez dakar, ezinbestean, estatua den burujabetza formaren alde egitea. Derrigorrezkoa izanda ere, ez da estatu izateko nahikoa. Hots, eskubidea gauzatzeak burujabe egiten du herria, berez, baina estatua sortzea bestelako urratsa da, herritar gehienek etorkizunera doan bidea funtsean eurek kudeatzearena, hori bideragarri sentituta.

Momentuz Eskozian konformatu egin dira Londresek prometatuarekin. Ez badu hark betetzen, estatu izatea eskura izan dezakete eskoziarrek. Eta betetzekotan? Konformatuko ote gaurko eskoziarrak? Eta biharkoak? Non dago burujabetzaren muga? Zenbat da nahiko? Gurera etorrita, batzuek Kontzertuaren inguruko autogobernu-gaurkotzearekin herritar gehienak konformatzeko moduko maila batera heldu nahi dute, eta horraxe mugatu euren kontsulta. Puntu eta azkena. Baina burujabe izateko ezker subiranistok ditugun arrazoiak askoz haratago doaz, botere-guneak gertu, garden, zabal, eraginkor behar ditugu, nazioartean hartu behar ditugun konpromisoak bertatik betetzeko ere. Hortaz, gaurko Europan estatuek duten besteko burujabetza izan liteke gure tarteko helmuga sinesgarria.

Burujabetza prozesuen eredu desberdinak. Katalunian mugimendu zibilak bertan eragindako prozesu politikoa, eta galdera argia boto-paperean. Eskozian bertako alderdiek bertan eragindako mugimendu zibil-politikoa, eta galdera argia paperean. Eusko Jaurlaritzaren alderdia gobernu zentralaren esperoan, eta balizko biharamunean egun bateko mobilizazio soziala buruan, erantzun bakarra paperean. Bitartean, ezker subiranistok...

Izan ere, Eskozian nagusitutako ezetzak agerian utzi ditu gure prozesuaren gabeziak. Hala adierazi dute prentsa hurbilean politikaren ohiko hainbat analistak. Funtsean, berez integrala izan behar duen prozesua, sozio-ekonomiko-politikoa, kudeatzea zaila dela; neurriko sinesgarritasuna lortzeak lan eta denbora asko eskatzen duela; mobilizazioak inportanteak izanda ere edukien bide-orria ezinbestekoa dela, baina horrekin batera, Europako XXI. mendean posiblea dela! Badugu zer ikusi eta zer ikasi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude