Marca Españaren ahuleziak

Azken garai hauetan nazioarteko zenbait erakunderen ekonomia aurreikuspenak argitaratzen ari dira, hala nola Nazioarteko Diru Funtsarenak, (NDF) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakuntzarenak (ELGA), BBVArenak, eta abar. Oro har, guztiek antzeko aurreikuspenak egin dituzte. Izan ere, herrialde gehienetan hazkunde tasa apalak izango dira eta Eurogunea, ziurrenik, atzeraldian sartuko da. Beraz, 2008tik hona, hirugarren uzkurraldia ezagutzeko zorian gaude.

Aurreikuspen horien arabera 2014an hazkunde tasa txikiak izango dira. Hain zuzen, Alemaniak %ko 1,4 izango du, Frantziako Estatuak hutsaren parekoa, %ko 0,4, eta Italiak %ko -0,4. Bada, herrialde horiek baldin badira Euroguneko motorrak, atzetik doazenek, horien artean Espainiako Estatua, uzkurraldia ez dute erraz saihestuko.

Egoera kezkagarri horren inguruan duela aste batzuk Mikel Zurbano adiskideak zenbait gogoeta interesgarri egin zituen zutabe honetan bertan, beraz, ez ditut errepikatuko. Hala ere, azpimarratu behar da, hirugarren uzkurraldi horren zergatia austeritate politika izan arren, Euroguneko agintari nagusiek ez dutela inolako autokritikarik egin, berean jarraitu nahi dute, nahiz eta NDFk ere bere kezkak azaldu politika anker horren inguruan.

Ikusirik austeritate politikak zer-nolako ondorio kaskarrak ekarri dituen Euroguneko herrialdeentzat, Espainiako ekonomia hartu dute erakusleiho gisa. Izan ere, aurten %ko 1,2 haziko ei da BPG eta %ko 1,6 datorren urtean. Hots, Espainiako Estatua ispilu! Besterik ezean, dagoenarekin justifikatu behar Angel Gurria ELGAko idazkari nagusiak egiten duen lana edo dena delakoa.

Gurriaren ustetan, nahiz eta bost milioi  inguru lanik gabe egon, lan merkatua ondo omen dago eta dauden arazoak konpontzeko, horien artean defizit eta zor publikoarenak, BEZa eta kutsadura sortzen duten jardueraren gaineko zergaren eta ondarearen gainekoa igo egin behar omen dira, baita SICAVek, aberatsenen funtsak, ordaintzen duten hutsaren ondorengo ehuneko bata ez omen da nahikoa. Azken finean, jende arruntak jasaten duen BEZ atzerakorra justifikatu besterik ez du egiten ELGAk. Ai!, zerga neurri horiek konpentsatzeko, enpresarien kotizazioak murriztu egin behar omen dira.

Abagune idealista horrek ezer gutxi esaten du. Izan ere, adibidez, Espainiako Estatuan langabezia tasa garaiena dago, Greziaren ondoren. Gazteen arteko langabezia tasa ehuneko 53koa da. Eskola porrota Europako bataz bestekoa baino hiru bider handiagoa da, ikasleriaren ehuneko 23k porrota ezagutzen baitu. Arazo horiek saihestu egiten ditu Gurria jaunak, ez baitira berarentzat eta bere ingurukoentzat inolako kezka. Ahaztu gabe, ebolak  ekarriko dizkion ondorio ekonomiko negatiboak.

Dena dela, badirudi Gurriaren ateraldi horiek taberna zuloan eginak bailiran hartu behar direla. Izan ere, egun batzuk lehenago, erakunde berak mezu serioagoak eman zituen: Espainiako Estatuko alokairu maila gehiegi jaitsi dela eta horrek eskariaren gainean eragin ezkorra duela, Alemaniako batez besteko alokairua 2.575 € da, aldiz, Espainakoa 1.634 €, edo EBko batez bestekoaren ehuneko 17 baino apalagoa.

Datu horiek adierazgarriak dira produktibitate mailak alderatzeko, eta horretan espainiar enpresariek lehiakorrak izan nahi badute EBren barruan, badaukate zer ikasia, baita mundu merkatu globalizatuan ere. Baina hori egiteko, enpresari horiek diru publikoa errazegi eskuratzen dute. Arazo guztiok dira Marca España hankaz gora jartzen dutenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude