Kontuz gantz ezkutuarekin

Hestebeteek osasunerako kaltegarria den koipe saturatua izaten dute.
Hestebeteek osasunerako kaltegarria den koipe saturatua izaten dute.

Ahoratzen dugun gantzaren %40 erraz identifikatzen dugunez, nahi izanez gero otorduetan albo batera utz daiteke; urdaiazpikoaren zati zuria edo haragi-xerra baten koipea, esate baterako. Baina gainerako guztia, %60, ez dago hain ikusgai, janariaren beraren itxuragatik edo koiperik duen ala ez guk ez dakigulako.

Ezkutuko koipe hori berez dago elikagaietan, dela modu naturalean –ahuakatean, olibetan eta fruitu lehorretan, adibidez–, dela  prozesatzerakoan edo sukaldean prestatzerakoan erantsi zaielako; hala da, esaterako, maionesaren edo aperitiboen kasuan. Modu naturalean dagoen gantza monointsaturatua izaten da, eta LDL edo kolesterol txarra jaisten laguntzen du. Bigarren kasuan, ordea, koipea saturatua da, kaltegarria osasunerako. Hestebete, opil industrial eta janari “azkar” ugaritan egoten da koipe hori. Gauza bera gertatzen da animalia-jatorriko produktuekin; haragi gorriarekin, esnearekin edota esneki ez desnatatuekin, adibidez.

Kopuru egokian hartuz gero, koipeak beharrezko mantenugaiak dira gure gorputzarentzat. Organoak babesten dituzte eta hainbat prozesu metabolikotan parte hartzen dute. Bitamina liposolubleen absortzioan eta garraioan, esaterako. Halaber, sexu-hormonak eratzen dituzte eta energia iturri garrantzitsua dira.

Gantzei esker janariak zapore hobea du, baina edozein motatako gantz gramo batek bederatzi kaloria ekartzen dizkio gorputzari. Gehiegi ahoratuz gero, gorputzean pilatzen da. Horrek gainpisua ekar dezake aurrena, eta obesitatea gero.

Zenbat komeni da?

Dietistek gomendatzen dute emakumeek gehienez 65 gramo koipe hartzea egunean, eta 80 gizonek. Eta erne: frijitutako jakiak eta gurina saihestu ditzakezu, baina egun batean gailetak, arrautzak, gazta koipetsua, txorizo ogitartekoren bat, fruitu lehorrak edo ahuakatea bezalako fruituak jaten badituzu, erraz gaindituko dituzu adituek aholkatutako zifra horiek.

Zeintzuk dira uste baino gantz gehiago duten jakiak? Hona hemen adibide batzuk: gazta eta urdaiazpiko ogitarteko batek 39 gramo koipe emango dizkigu, jogurt greziar batek hamahiru, eta opil batek hamabi. Hurrek 60 gramo koipe inguru ematen dizkigute jandako 100 gramoko, oliba beltzek 30, kokoak 26, txokolate beltzak 24 eta izozkiak bederatzi. Horregatik, gantz kopurua kontrolatzeaz gain, jatorria ere zaindu beharra dago. Aukeratu osasungarrienak beti; fruitu lehorrak, oliba olioa eta arrain urdinarenak, alegia.

-Saihestu hestebeteen gehiegizko kontsumoa: pateak, saltxitxak... Arraina jan haragiaren ordez, koipe gutxiago eta osasungarriagoa du eta. Kendu azala oilaskoari.
-Arrautzekin neurriz ibili –astean hiru inguru har ditzakezu–, esne eta esneki gaingabetuak aukeratu, eta murriztu gazta koipetsuak, izozkiak eta arrautza duten postreak.
-Saihestu jaki prozesatuak, opil industrialak, aperitiboak eta trans koipeak edo gantz hidrogenatuak dituztenak.
-Sukaldean jakiak labean, lurrunetan edo plantxan egin itzazu. Frijituak oso noizbehinka. Erabili oliba olioa, baina neurriz (bi koilarakada egunean).
-Egin ariketa fisikoa modu erregularrean, koipeen metabolismoari lagunduko diozu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude