Independentzia bai, baina orain edo geroxeago?

INORK ez daki zer gerta litekeen une zehatz batean Kataluniako independentzia prozesuan, baina oraingoz esan liteke gertatutakoa eszenatoki aurreikusienetako bat zela: ez da azaroaren 9ko lehen kontsulta egingo –Madrilek debekatutakoa–, hauteskundeak aurreratuko dira eta hauei plebiszitu izaera emango zaie.

Eskema zabal horretan, alabaina, badira ezusteak, konfiantza ezak, alderdi lehiak eta noraeza puntu bat, apurka bideratzen joango direnak. Batetik, Artur Masek maukapetik atera du erreferendum alternatiboa eta zerrenda soberanista bateratu bat eskatu du hausteskundeetarako, ERCk egiten dion markajeari eutsiz. Baina Oriol Junquerasen alderdiak hor jarraituko du Mas soka motzean lotu guran; bestelakoa da lortuko duen.

Badirudi Masek aukera zentzuzkoenari heldu diola orain: batetik, Espainiaren erreakzioa saihestu eta hari erreferendum alternatiboarekin beste erronka bat jarri mahai gainean; ERCren presioari eutsi eta hau  –oraindik  zehaztu gabeko– zerrenda bateratu batera bultzatu. Bere alderdiari inkestek ematen dizkioten datu txarrak dira bere ahuldadea eta, alde horretatik, egin ahalak egingo ditu ERCrekin batera aurkezteko, bai honekin koalizio zuzena eginez bai zerrenda independentista zabala medio. Bietan badirudi bera litzatekeela zerrenda buru.

Horrek guztiak arnasa emango lieke Masi eta CDCri, baina ez ERCren presioa gainetik kentzeko beste, azken finean, molde batean edo bestean independentismoaren presioa handia da eta. ERCrenaz gain, joan den igandean ANC eta Omnium Culturalek hiru hileko epean hauteskundeak deitzeko eskaera norabide berean doaz.

Hauteskundeetara nola aurkeztu giltzarri da plebiszitu horretan independentziaren aldeko ahalik eta boto gehien biltzeko, baina baita ere programaren oinarria zein den. Independentzia bai, baina nola formulatua? ERCk badaki zer nahi duen: programan argi adieraztea independentziaren aldekoek gehiengoa lortuz gero  Kataluniako Legebiltzarrak independentzia aldarrikatuko duela. Eta Masek hori onartuko du? Ez dirudi, are gutxiago gainera jakin gabe zerrenda horrek zer sostengu duen. Masen helburua ez da orain independentzia aldarrikatzea, baizik eta independentismoak argi irabaztea plebiszitua. Horretarako nahiko izan liteke gisa honetako zerbait formulatzea: “Kataluniaren independentziaren aldekoak gara eta legealdi honetan berau gauza dadin konpromisoa hartuko dugu”. Ez da ahaztu behar Espainian ere aldaketa handiak egon daitezkeela 2015 amaierako hauteskundeen ondoren, eta hor gertatzen dena ere garrantzitsua izan daitekeela Kataluniakoaren garapenerako. Beraz, ordura arte itxaron eta Espainiarekin negoziatu edo, zenbakiek ematen badute, lehenago independentzia aldarrikatu? Badirudi bi joera horien arteko lehia dagoela Kataluniako independentismoan, eta hauteskundeetako emaitzek ere lagunduko dute dilema argitzen.

Lehenago baina, A9ko erreferenduma egin beharko da eta hau ere independentismoaren indarraren neurgailu gisa ikusiko da. Independentismoak ez du beste aukerarik eta ahalik eta indar handiena jarri behar du hau ahalik eta arrakastatsuen izan dadin. Partehartzean egongo da gakoa eta gisa horretako erreferendum batean milioi bat pertsonek parte hartuko balute hauteskundeetarako bultzada itzela litzateke.

Eta hauteskundeetan zer partehartze maila beharko litzateke independentismoaren garaipena argi gera dadin? Teorian, botoemaileen gehiengoa gehi bat, baina zifra batzuen bidez ere ikus liteke zer izan daitekeen zilegi, zer baleko eta zer garaipen handia. 2006an egin zen egungo autonomia estatutuaren erreferenduma, 2.570.000 herritarrek parte hartu zuten bertan (erroldaren %48k) eta %73k egin zuen alde eta %20,76k aurka.   2012ko hauteskunde autonomikoetan CiU, ERC eta CUPeko botoak batuta 1,7 milioira iritsi ziren (%67,7ko partehartzearekin). Oraingo hauteskundeetan askoz gehiago lor dezakete, baldin eta gizarte soberanista ondo mobilizatzen badute. Baina lortu egin behar da eta horretarako soberanismo osoari komeni zaio ahalik eta indartsuen prestatzea A9 erreferenduma. Madrilentzat edozein zifra izango da porrota, baina soberanistentzat termometro bikaina izango da hauteskunde aurreratuei nola aurre egin ondo hausnartzeko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude