Euskarabildua jardunaldiek IKTak jakintzaren mesedetan izenburua izango dute. Donostian, San Telmo Museoan, izango dira azaroaren 6an eta izen-ematea doan da. Teknologia Berriek hezkuntzan izan duten eragina, edo hobeto esan, irakaskuntzan, zer-nolako etekina atera behar zaien hausnartzen arituko dira egun osoz hizlariak eta entzuleak. Haurrak eta gazteak makinen menpeko bihurtu ordez, hezkuntza prozesuetan Teknologia Berriak nola baliatu ditzaketen aztertuko dute. Ondokoak arituko dira hizlari: Maite Goñi (Mondragon Unibertsitatea), Antoni Marín Amatller (UOC), Iker Olkoz eta Asier Iturralde (Iametza), Mari Luz Guenaga (Deusto Tech), Belen Maiza (Ordiziako Udala) eta Laia Coma (Escuela Universitaria de Hotelería y Turismo).
Euskarabilduaren antolatzaileak Iametza interaktiboa, ARGIA eta Ametzagaiña dira.