"Prostatarena sarraski bat da"

  • Christophe Desportes doktoreak familiako medikuntzan egiten du lan. 2012an Prostate: le grand sacrifice liburu laburra plazaratu zuen, bere lanean ikusi eta ikasitakoetatik abiaturik ikertu zituenak kontatuz. Geroztik medikuntzan segitzen du baina gaueko larrialdien zerbitzuan. Hemen bildu ditugu Le Telegramme egunkariak eta RMN telebista kateak  egindako hiru elkarrizketa laburretatik hautatutako galdera-erantzunak.


2014ko urriaren 26an
”Urtean 22.000 pertsona operatzen dituzte Frantzian.  Zenbat alferrik?” galdetzen du Desportesek.
”Urtean 22.000 pertsona operatzen dituzte Frantzian. Zenbat alferrik?” galdetzen du Desportesek.RMN

Zu Bretainiako herri batean mediku ari zara. Mundu guztiak dio adin batetik aurrera gizonek prostata txekeatu behar dutela, emakumeek beren bularrak bezala. Baina zu ez zaude ados. Zergatik?

Nik ere hori pentsatzen nuen, “egin behar dira”. Hala egin nuen nik ere bi urtez, prostata behatzez ukitu eta gogorra baldin bazen PSA neurtzera bidali. Baina gero gaiaz ikasteko aukera izan dut eta nire buruari galdetu diot: “Baina nondik dator ‘egin behar’ hori?”. Ez dator Frantziako osasun agintariengandik, Frantziako urologoen elkarte batetik baino, nahiz eta badirudien hauek eskuak libre dauzkatela horretarako, nahiz eta txekeo horien onura publikoa demostratu gabe egon, horixe da katastrofikoa.

Hala ere jendea kezkatuta dago minbiziarekin eta pentsatzen du: “Zenbat eta lehenago txekeatu kantzerra, orduan eta lehenago sendatuko dugu”.

Hasteko esan behar da prostatakoa dela minbizi bat oso berandu garatzen dena. Eta bigarrena da kantzer bat bilatzen bada eta aurkitu eta operatzen baldin bada, hain handiak direla eragiten diren kalteak ezen eta hutsaren hurrengoak diren lortutako onurak. Operazioaren beraren arriskuak daude estreina, gero tratamenduarenak, prostata kenduko zaio zati batean edo osorik, eta operatu ondoren sortu daiteke berriro minbizia… Zertarako balio du bilatzea gero nola sendatu ez dakigun zerbait? Ez naiz honetaz mintzatzen lehena, ez dizut erbi bat altxarazi. Estatistikak hartzen baldin badituzu, onenean ere txekeatutako gaixo batek biziraun dezan bi edo hiru urte gehiagoz, 60 ingururi eragin diezu inpotentzia edo inkontinentzia, 200 batek jasan beharko dituzte biopsiak, pixeko infekzioak behin eta berriro…

Bat badoa familiako medikuarengana, odola analizatu, PSAren nibela ikusi eta “oh-la-la, zu goitik zabiltza”, medikuak gomendatzen dizu urologoarengana joateko, eta liburuan aipatzen duzu hor abiatzen den engranajea, biopsia egin behar duzula… zuk kate hori salatzen duzu.

Engranaje bat da, askotan operaziora edo erradiazioetara edo kimioterapiara eramaten zaituena. Eta sufrimendu handietara. Gauzok ez baitira batera deusezak. Gai honek badauka psikologikotik asko. Medikuak, familiakoa izan edo urologoa, ez dabil derrigor interes ekonomikoak bultzata. Kantzer bat ez bilatzea oso konplikatua da mediku batentzako. Ni naiz uste dutenetakoa ez duela pena merezi sendatzen ez dakigun minbizi bat bilatzea. Aldiz, beste mediku batzuk galdetzen didate: “Zer egin behar duk orduan?”. Gogorra egiten da txekeoei uko egitea, esatea ez duela merezi minbizi bat bilatzea baldin eta ez badakigu hori sendatzen edo gaizki sendatzen baldin bada. Txekeorik ez egitetik harago joan nahi dut liburuarekin, auzitan jarri nahi dudana da ea gizartea sarraskitu ote dezakegun.

Urtean 22.000 pertsona operatzen dituzte [Frantzian]. Horietatik zenbat alferrik? Ikerlan batek erakutsi du operatuen artean hilkortasuna zertxobait murrizten dela. Beste ikerlanak (amerikarra, 55etik 74 urte arteko 76.693 gizonen artean oraindik egiten ari direna) aurreratzen du hilkortasun tasan txekeoak ez duela eraginik erakusten. Eta gizarteak dirutza ikaragarria xahutzen du horretan, 5 milioi PSA test bakoitza 22 eurotan, 100 milioi eurotan gaude…

Esan al dezakegu “prostate-business” bat daukagula?

Baiki, halako abiada eman zaio makinari ezen eta orain oso zaila baita atzera egitea.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude