argia.eus
INPRIMATU
Behea goiko muturrean
Jakoba Errekondo 2014ko urriaren 23a

Herbehereek urrats izugarria eman dute. Europaren bihotzean dagoen estatu horrek, Animalien Aldekoen parlamentarien ekimen bati esker, Roundup herbizidaren salmenta debekatuko du. 2016tik aurrera ezin salduko zaie erabiltzaile partikularrei. Roundup horren osagaia glifosatoa da, gaitz askoren eragiletzat jotzen dena. Dagoeneko Tasmanian, Errusian eta Mexikon galarazita dago. Jakinaren gainean zaude. Geurean barra-barra erabiltzen da, baita plaza eta lorategi publiko frankotan ere.