argia.eus
INPRIMATU
Topatu

Eneritz Artetxe 2014ko urriaren 17a

"Ospatu nahi delako
Ernairen sorrera
Milaka gazte daude
Urduñan batera,
irudimena eta
gogoa sobera"
Ikusi nahi ez dena
emanez parera
zein arma ona izan
daitekeen kamera.

Topatu da amets bat
posible egitea
proiektu berritzaile,
bizi ta gaztea
tresna bat  ilusioz,
edukiz betea
sari bat jasoz hasi
zuena urtea
ta kolpatzea ez da
kasualitatea.

Iraultza txikienak
handi bilakatzen
herri guztietako
altxorrak topatzen
gazte mugimendua
sarean zabaltzen
iragana gogoan
ta geroa lantzen
jarrai ezazuela
oraina kontatzen!