Maria I. Ingalaterrakoari (1516-1558) Bloody Mary (Maria odoltsua) ezizena ipini zioten protestanteen aurkako jazarpen gogorragatik. Baina tomate zukuz eta vodkaz osatutako koktel ezaguna ez omen zuten erreginaren omenez bataiatu. Batzuek uste dute Mary Pickford aktorea dagoela izenaren jatorrian, edo Chicagoko Bucket of Blood tabernako Mary izeneko zerbitzaria. Hipotesi zabalduenaren arabera, 1920an Fernand Petiot asmatzaileak koktela Vladimir Smirnoventzat (Smirnoff vodkagile sendikoa) prestatu zuen eta edabeari Vladimir izena jarri zion. Ingeles hiztunak “Vladimir” oker ahoskatzen hasi ziren eta, azkenean, emaitza Bloody Mary izan zen.