argia.eus
INPRIMATU
Zotina arriskutsua al da?

Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urriaren 08a
Baso bete ur hotz edateak zotina kentzen lagundu dezake.
Baso bete ur hotz edateak zotina kentzen lagundu dezake.

Ume-umetatik, ia amaren umetokian gaudenetik hil arte, asko edo gutxi, denok izaten ditugu zotin aldiak. Batzuetan gutxi irauten dute, bestetan gehiago, eta askotan jende artean gaudela irrigarri geratzeko arriskua dugu, kontrolaezina baita.

Antza, zotina gure arbasoengandik heredatutako zerbait da, arrainen arnas brankialaren edota igelen arnas sistemaren gogorapena. Egun, garunak esofagoa defendatzeko bidalitako seinalea da. Kasurik gehienetan urdailean azidotasun handia edo ultzera edo antzeko zerbait dugunean sortzen dena.

Medikuen arabera zotinka aritzea ez da larria, baina larritasun aztarnak izan daitezke denboran luzatzen bada eta kroniko bihurtzen bada, hau da, bi egun baino gehiagoz luzatzen bada.

Edozein kasutan, zotinka aritzea deserosoa da ia beti, baina badaude zotina agertzean lagungarri izan daitezken ekintza batzuk: baso bat ur hotz poliki-poliki edatea, birikak bete eta segundo batzuetan airea askatu gabe eustea edo arnasketa erritmoa minutu batez-edo moteltzea.